Saltatu edukira

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Amaren esnea

Amaren esnea

 «Haurrentzako formula-esnea ez da inoiz giza esnea bezalakoa izango», dio erditzeari buruzko kontsulta liburu batek. Zerk egiten du amaren esnea hain berezia? Arrazoietako bat hurrengoa da: haurraren beharren arabera aldatzen dela.

 Pentsatu honetan: Haurrak amaren esnea hartzen duen bakoitzean, esnea aldatzen doa. Hasierako esneak proteina, bitamina, mineral eta ur gehiago du. Amaierakoak aldiz, koipe (edo grasa) gehiago du haurra asetua geratu dadin. Esnea haurraren adinaren eta urtaroaren arabera ere aldatzen da.

 Esnearen hormonen kantitatea ere aldatzen doa egunean zehar. Adibidez, lo egiten laguntzen duen melatonina izeneko hormonak gauetan bere maximoa lortzen du. Eguneko orduaren arabera, hormona aldaketa hauek haurrari lo egiten edo esna egoten laguntzen diote. Honi esker, haurrak lo egiteko eta esna egoteko zikloak izan ditzake.

 Erditu ondorengo lehen egunetan, amak oritz izeneko esne horixka sortzen du. Oritza digeritzeko erraza denez eta nutriente asko dituenez, haurraren sabel txikirako ere oso lagungarria da. Oritzak dituen antigorputz garrantzitsuei esker, ahula den haurra infekzioetatik babesten da. Gainera, laxante moduan jokatzen du, jaioberriaren digestio aparatua garbitzen lagunduz.

 Ama direnak ez dira kezkatu behar nahiko esne izango duten ala ez pentsatuz. Bikiak izanda ere, bien beharrak asetu ahal izateko beharrezko esnea sortzen dute.

 Zer uste duzu? Hain berezia den amaren esnea, ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?