Saltatu edukira

KIROL EXTREMOAK: Egokiak al dira?

KIROL EXTREMOAK: Egokiak al dira?

Ikuspuntu Biblikoa

KIROL EXTREMOAK: Egokiak al dira?

«GAUR EGUN JENDE ASKOK, EZ DU USTE KIROL BATZUK ARRISKUTSUAK DIRENIK. ADIBIDEZ, HEGAZKINETIK JAUZTEA, JAITSIERAKO RAPPEL EGITEA, UR-JAUZIETAN KAYAK-EAN IBILTZEA EDO URPEAN MARRAZO ARTEAN IGERI EGITEA. HAUEK DENAK, DIBERTITZEKO HELBURUAREKIN EGITEN DITUZTE» (THE WILLOW GLEN RESIDENT EGUNKARIA)

AURREKO komentarioak, kiroletan gero eta ohikoagoa den egoera deskribatzen du. Gaur egungo jendea, arriskuak hartzeko desiratzen dago. Horregatik, parakaidismoa, izotzetan eskalatzea, parapentea eta BASE-jauzia * moduko kirolak oso famatuak dira gaur egun. Bestalde, jendeak, bizikleta, snowboard eta patinen gainean gauza oso arriskutsuak egiten dituzte. Zergatik du jendeak gauza arriskutsu hauek praktikatzeko irrika? Time aldizkariaren arabera, beldurrak gainditzeko eta bizitzan zirrara gehiago sentitzeko.

Baina kirol extremoek, hauek praktikatzen dituztenei, ondorio latzak ere ekartzen dizkiete. Gainera, gero eta jende gehiago lesionatzen da kirol arruntak modu arriskutsuan praktikatzen dituelako. Estatu Batuetan, 1997. urtean zehar, kirol extremoak praktikatzeagatik larrialdietara joandako pertsona kopurua asko handitu zen. Esaterako, monopatinean ibiltzeagatik lesionatuen kopurua ehuneko 33⁠a igo zen, snowboard-ean ehuneko 31 eta alpinismoan ehuneko 20⁠a. Beste kirol batzuetan egoera okerragoa da jendea hil ere egiten delako. Kirol hauek praktikatzea gustatzen zaion jendeak badaki arriskutsuak direla. Eski extremoa praktikatzen duen emakume batek, ondorengoa dio: «Beti buruan dut hil naitekeela». Snowboard-a profesionalki praktikatzen duen gizon batek honakoa gehitzen du: «Ez baduzu minik hartzen, ez zara ari nahikoa saiatzen».

Arriskuak aztertu ondoren, kristau batek praktikatu beharko al lituzke horrelako kirolak? Nola lagundu gaitzake Bibliak erabaki on bat hartzen? Galdera hauek erantzuteko, hitz egin dezagun Jainkoak biziari ematen dion garrantziaz.

Zer ikuspuntu du Jainkoak biziari buruz?

Jehoba «biziaren iturria» dela esaten digu Bibliak (36. Salmoa 10 [36:9, NWT]). Gizakiok sortzeaz gain, bizitzaz gozatzeko behar dugun guztia eman digu (139. Salmoa 14; Eginak 14:16, 17; 17:24-28). Zer erakusten digu honek? Jehobak eman digun bizia guk ondo zaintzea espero duela. Jainkoak Israelgo nazioari emandako lege eta printzipioek ere, biziaren garrantzia ulertzen laguntzen digute.

Hauen artean, besteen bizia babestea eskatzen zuten legeak zeuden. Lege hauek ez baziren betetzen eta norbait hil egiten bazen, erruduna zigortua izaten zen. Adibidez, etxe berri bat eraikitzerakoan, etxe-gain inguruan babesa jartzera behartuta zeuden. Hau egin ezean, norbait erori eta hil ezkero, etxeko jabea heriotzaren erantzule izango zen (Deuteronomioa 22:8). Idi batek bat-batean norbait hiltzen bazuen, jabea ez zen heriotzaren erruduna izango. Baina, baliteke idia arriskutsua izateagatik ezaguna izatea eta jabea jakinaren gainean egotea. Kasu horretan, idia ondo zainduta ez bazegoen eta norbait hiltzen bazuen, jabea erruduna izango litzake eta heriotza-zigorra jasoko luke (Irteera 21:28, 29). Zergatik eman zizkien Jehobak israeldarrei lege hauek? Jendeak bizia babestea nahi duelako, berarentzat oso baliotsua baita.

Jehoba ondo ezagutzen zuen jendeak, honakoa ondo ulertzen zuen: Lege zehatz bat egon ez arren, beraien edo besteen bizia arriskuan jartzea txarto zegoela. Biblia-pasarte baten arabera, Dabidek «Belengo atean dagoen urtegitik» ura edateko nahia adierazi zuen. Garai hartan Belen filistearren kontrolpean zegoen. Dabidek esandakoa entzutean, bere hiru soldaduk filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean zegoen urtegitik ura atera eta Dabidi eraman zioten. Baina, zer egin zuen honek? Ez zuen edan nahi izan eta isuri egin zuen. Esan zuen: «Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Bizia arriskatu duten gizon horien odola edatea izango litzateke, bizia arriskatu baitute ur hau ekartzeko» (1 Kronikak 11:17-19). Dabidentzat pentsaezina zen bere nahia asetzeko soldaduen bizia arriskuan jartzea.

Behin Deabruak, Jesus tenplutik salto egiteko tentatu zuen, aingeruek salbatuko zuten ikusteko. Baina Jesusek bere bizia arriskuan jartzeari uko egin zion. Honela erantzun zion: «Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa» (Mateo 4:5-7). Argi dago, Dabid eta Jesusek bazekiten Jainkoaren begietara gaizki zegoela beharrik gabe bizia arriskuan jarriko zuen edozer egitea.

Aurreko adibideak aztertu ondoren, hurrengoa galdetu dezakegu: «Noiz esan dezakegu kirol bat extremoa edo arriskutsua dela? Jende askok kirol arruntak modu arriskutsuan praktikatzen dituenez, nola jakin dezakegu hauek praktikatzeko modu egokia zein den?».

Merezi al du arriskuak?

Erabaki on bat hartzeko, praktikatu nahi dugun kirolaren inguruan kontu handiz hausnartu behar dugu. Esaterako, galdetu ondorengoa: «Zenbatetan hartzen du mina kirol hau praktikatzen duen jendeak? Ba al dut minik ez hartzeko trebakuntza edo babes-ekipamendurik? Zer gertatuko da istripu bat izaten badut edo babes-ekipamenduak huts egiten badu? Istripua txikia izango da ala ondorio larriak izango ditu? Ba al dut hiltzeko arriskurik?»

Kristau batek nahita kirol extremoak edo arriskutsuak praktikatzen baditu, Jehobarekin duen harremana kaltetu dezake. Gainera eredu ona jartzen ez duenez, kongregazioan ez ditu eginkizun bereziak jasoko (1 Timoteori 3:2, 8-10; 4:12; Titori 2:6-8). Ondo pasatzen ari bagara ere, Jehobarengan eta bizitzari ematen dion garrantzian pentsatu behar dugu.

[Oin-oharrak]

^ BASE-jauzia, eraikin, antena, zubi edo amildegietatik egiten diren jauziak dira. Salto hauek hain arriskutsuak dira, non leku batzuetan debekatu egin dituzten.