Biziaren helburua aurkitu zuen
Berri-emaileen txostena
Biziaren helburua aurkitu zuen
JESUSEK bere ardiak ezagutzen dituela esaten du (Joan 10:14). Pertsona batek bihotz ona badu eta bakea eta justizia maite baditu, Jehobak Jesusen jarraitzaileengana erakarriko du. Gainera, pertsona honek biziari zentzua aurkituko dio. Hori da Belgikako emakume bati gertatu zitzaiona. Hau da bere historia:
«Jehobaren lekukoek nire atea jo zutenean, oso deprimiturik nengoen eta bizia kentzea pentsatzen ari nintzen. Jehobaren lekukoek mundu honetako arazoei buruz zuten soluzioa gustatzen zitzaidan, baina ez nuen gustuko Jainkoak konponbidean zerikusirik zuela pentsatzea. Zortzi urte lehenago, elizara joateari utzi nion bertan ikusten nuen itxurakeria gorroto nuelako. Baina Lekukoekin desberdina zen. Egia zutela aitortu nuen eta, azken finean, Jainkorik gabe bizitzea zaila zela ikusi nuen.
Tamalez, bisita gutxi batzuk eta gero, Lekukoekin kontaktua galdu nuen. Miserable bat sentitzen nintzen. Egunean, bi zigarro pakete erretzen nituen eta droga saltzen ere hasi nintzen. Hilda zegoen nire aitonarekin komunikatu nahian, espiritismoan sartu nintzen. Honen ondorioz, bakarrik nengoen gau batean, deabruek eraso zidaten. Zer beldur sentitu nuen! Hau hilabetetan luzatu zen eta arratsero bakarrik egoteko beldur nintzen.
Beranduago, egun batean, buelta bat ematera atera nintzen. Normalean hartzen ez nuen bide bat hartu nuen eta eraikuntza gune handi batera iritsi nintzen. Harrituta gelditu nintzen zenbat jende zegoen ikustean. Gerturatzean, Jehobaren lekukoak bilera-areto bat eraikitzen ari zirela ikusi nuen. Momentu hartan, Lekukoek etxean egiten zizkidaten bisitak gogoratu nituen. Gainera, mundu guztia beraiek bizi diren moduan bizitzea zein ederra izango litzatekeen pentsatu nuen.
Lekukoak nire etxera itzultzea nahi nuen. Beraz, bertan lanean zeuden batzuekin hitz egin nuen. Jainkoari otoitz egin nion eta, hamar egun beranduago, lehen aldiz nirekin harremanetan jarri zen gizonezkoa nire atean zegoen. Biblia-ikastaroa jarraitzeko gomendatu zidan eta gustura onartu nuen. Gainera, momentu hartan bertan bileretara gonbidatu ninduen eta onartu egin nuen. Inoiz ez nuen horrelakorik ikusi! Denbora asko egon nintzen elkar maite eta zoriontsu zen jendearen bila eta, azkenean, topatu nuen!
Ordudanik, bilera guztietara joan nintzen. Hiru bat asteetara, erretzeari utzi nion. Gainera, astrologiari buruz nituen liburu guztiak eta kanta sataniko guztiak bota nituen. Deabruek niregan gero eta eragin gutxiago zutela sentitu nezakeen. Jehobak Biblian ematen dituen arauen arabera bizitzen hasi eta hiru hilabete beranduago, predikatzen hasi nintzen. Sei hilabete geroago, bataiatu eta bi egunetara, aitzindari laguntzaile izaten hasi nintzen.
Eskerrak ematen dizkiot Jehobari nire alde egin dituen gauza guztiengatik. Nire bizitzak azkenean zentzua du. Bai, Jehobaren izena gotorleku sendoa da eta, bertan, babesa eta segurtasuna aurkitu nituen (Esaera Zaharrak 18:10). Salmogilea sentitu zen modu berean sentitzen naiz. Berak honakoa idatzi zuen 84. Salmoa 11n (84. Salmoa 10, NWT): “Hobe da egun bat zure atarietan mila egun beste edonon baino; nahiago dut zure tenpluko ate ondoan egon gaiztoen etxapean bizi baino”».
Emakume apal honek biziaren helburua aurkitu zuen eta gauza bera egin dezake Jehoba bihotz onez bilatzen duen edonork.