Saltatu edukira

Zergatik eskaini zeure burua Jehobari?

Zergatik eskaini zeure burua Jehobari?

Zergatik eskaini zeure burua Jehobari?

«Bart gauean, nire jabea den […] Jainkoaren aingerua agertu zait» (EG 27:23).

1. Zer pauso eman behar ditugu bataiatu ahal izateko, eta zer galdera erantzungo ditugu?

 «ZURE bekatuez damutu, zeure burua Jehobari eskaini eta Jesu Kristoren bitartez Jehobak emandako salbamen bidea onartu al duzu?». Hau da bataiorako hautagaiei bataiorako hitzaldiaren amaieran egiten zaizkien galderetako bat. Zergatik eskaini behar diogu geure burua Jehobari? Nola laguntzen digu honek? Jainkoa pozteko, zergatik eskaini behar diogu geure burua? Galdera hauek erantzun aurretik, goazen lehenengo eskaintza zer den aztertzera.

2. Zer esan nahi du eskaintzak?

2 Zer esan nahi du geure burua Jainkoari eskaintzeak? Galdera honi erantzuteko ikusi dezagun Paulo apostoluak nola azaldu zuen Jehobarekin zuen harremana. Hondoratzear zegoen itsasontzi batean zegoela, Jehobari «nire jabea den […] Jainkoa» deitu zion, Paulo berea zela adieraziz (Irakurri Eginak 27:22-24). Benetako kristauok Jehobarenak gara, baina «mundu osoa Gaiztoaren esku dago» (1 Jn 5:19). Jehobari otoitzean geure burua eskaintzen diogun momentuan, bereak bihurtzen gara. Beraz, eskaintza boto pertsonal bat da eta honen ondoren bataioa dator.

3. Zer irudikatu zuen Jesusen bataioak, eta nola imitatu dezakegu kristauok bere eredua?

3 Jesusek eredua jarri zigun Jainkoaren nahia egiteko erabaki pertsonala hartu zuenean. Israel Jainkoaren herria zenez, Jesusen bizitza Jainkoari eskainita zegoen jaio zenetik. Orduan, zertarako bataiatu zen? Bibliaren arabera, berak ondorengoa esan zuen: «Begira! Zure nahia egitera etorri naiz, oi Jainko» (Heb 10:7NWT; Lk 3:21). Beraz, Jesusen bataioak Jehobaren aurrean bere nahia beteko zuela adierazi zuen. Bere jarraitzaileok bere eredua imitatzen dugu bataiatzen garenean. Hala ere, gure kasuan bataioak beste esanahi bat du: Jehobari otoitzean geure burua eskaini diogula.

Nola laguntzen digu eskaintzak?

4. Zer erakusten digu Dabid eta Jonatanen adiskidetasunak?

4 Geure burua Jehobari eskaintzea erabaki serioa da, beste norbaiti egin ahal diogun edozein promesa baino serioagoa. Baina nola laguntzen digu geure burua Jainkoari eskaintzeak? Giza harremanetan promesak egiteak laguntzen digun moduarekin konparatu dezakegu. Honen adibide bat adiskidetasuna da. Lagun bat eduki nahi baduzu, zuk ere laguna izan behar duzu. Horretarako zure lagunaz arduratu behar duzu. Bibliak azaltzen duen adiskidetasun bikainenetako bat Dabid eta Jonatanena da. Lagunak izango zirela promestu zioten batak besteari (Irakurri 1 Samuel 17:57; 18:1, 3). Honen antzera, adiskidetasunak sendotu egiten dira lagunak elkarri leialak direnean (Es 17:17; 18:24).

5. Zer egin zezakeen esklabu batek nagusi on batekin jarraitzeko?

5 Ikusi dezagun pertsona batek beste bati promesa bat egiteak nola laguntzen dion erakusten duen beste adibide bat. Legearen arabera, esklabu batek nagusi on batekin jarraitu nahi bazuen, promesa bat egiteko aukera zuen: «Esklaboak adierazten badu, nagusia, emaztea eta seme-alabak maite dituela, eta ez duela libre gelditu nahi, nagusiak Jainkoaren aitzinera eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko» (Ir 21:5, 6).

6, 7. a) Nola laguntzen digu gure promesei leial izateak? b) Zer lotura du honek Jehobarekin dugun adiskidetasunarekin?

6 Honen beste adibide bat ezkon harremana da. Gizon eta emakume baten promesa oso serioa da. Ezkondu gabe elkarrekin bizi diren gizon-emakumeek ezin dute inoiz benetako segurtasunaz gozatu, ezta euren seme-alabek ere. Baina ezkonduta dauden eta Biblia errespetatzen duten gizon-emakumeek, arazoak konpontzen saiatzen dira beraien harremana bertan behera utzi beharrean (Mt 19:5, 6; 1 Ko 13:7, 8; Heb 13:4).

7 Biblia garaian, negozio eta lanetan kontratuak egitea oso lagungarria zen jendearentzat (Mt 20:1, 2, 8). Gaur egun ere gauza bera gertatzen da. Negozio bat hasi edo lan bat onartu aurretik, idatzizko kontratu bat izatea oso lagungarria da. Beraz, leialtasuna inportantea eta lagungarria da adiskidetasunetan, ezkon harremanetan edota lanean. Era berean, geure burua Jehobari eskaintzen diogunean, gure arteko adiskidetasuna sendotu egiten da. Aztertu dezagun iraganean pertsona batzuek euren buruak Jehobari eskaintzeak nola lagundu zien eta hau egiteak zer esan nahi izan zuen.

Nola lagundu zien israeldarrei eskaintzak?

8. Zer esan nahi izan zuen Israelentzat Jainkoari eskainita egoteak?

8 Israelek Jainkoari boto bat egin zionean, Jehobari eskainitako nazio bihurtu zen. Sinai mendian bilduta zeudela, Jehobak honakoa esan zien: «Nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia». Orduan, herriak aho batez erantzun zuen: «Jaunak agindu guztia beteko dugu» (Ir 19:4-8). Israelentzat eskaintzak promesa bat egitea baino gehiago esan nahi izan zuen. Jehobarenak zirela esan nahi zuen horrek. Bere jabego berezia zirenez inorekin ez bezala jokatu zuen beraiekin.

9. Zer bedeinkapen jaso zituzten israeldarrek Jainkoari eskainita egoteagatik?

9 Israeldarrek bedeinkapen ugari jaso zituzten Jehobarenak izateagatik. Leiala izan zen eta guraso maitekor batek bere haurra zaintzen duen bezala zaindu zituen. Honakoa esan zion Jainkoak Israeli: «Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Ba, amak haurra ahaztuko balu ere, nik ez zaitut ahaztuko» (Is 49:15). Jehobak bere herria Legearekin gidatu, profetekin animatu eta aingeruekin babestu zuen. Salmogile batek ondorengoa idatzi zuen: «Bere hitza iragartzen dio Jakoben herriari, bere erabaki eta legeak Israeli. Beste herriei ez die horrelakorik egin» (Sal 147:19, 20; Irakurri 34. Salmoa 8, 20 [34:7, 19, NWT]; 48:15 [48:14, NWT]). Jehobak iraganean berea zen herria zaindu zuen bezala, gaur egun ere, euren burua berari eskaintzen diotenak zainduko ditu.

Zergatik eskaini behar diogu geure burua Jainkoari?

10, 11. Jainkoaren familia unibertsalean jaio al gara? Azaldu.

10 Eskaintzan eta bataioan pentsatzean, galdera hau sortu ahal zaigu: «Zergatik ezin dut Jehoba adoratu neure burua berari eskaini gabe?». Jehobaren aurrean dugun egoera kontuan hartuta, erantzuna argia da. Adamen bekatuaren erruz, Jehobaren familiatik kanpo jaio gara denok (Erm 3:23; 5:12). Beraz eskaintza behar-beharrezkoa da Jehobaren familia unibertsalean onartuak izateko. Ikusi dezagun zergatik.

11 Gure gurasoak ere bekatariak direnez, ezin izan digute bizitza perfektua eman (1 Tm 6:19). Adam eta Ebak bekatu egin zutenez, denok gaude gure Aita eta Sortzailearengandik aldenduta (Konparatu Deuteronomioa 32:5). Momentu hartatik aurrera, gizadia Jehobaren familia unibertsaletik kanpo bizi izan da, Jainkoarengandik aldenduta.

12. a) Nola izan daitezke gizaki inperfektuak Jainkoaren familiaren parte? b) Zer pauso eman behar ditugu bataiatu aurretik?

12 Hala ere, gutako bakoitzak Jehobari bere zerbitzari izatea eskatu ahal diogu. * Baina nola da hori posible bekatariak bagara? Paulo apostoluak «etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu» gintuela idatzi zuen (Erm 5:10). Baina berak onartu gaitzan, guk kontzientzia garbia izatea eskatu behar diogu eta, horretarako, bataiatu egin behar gara (1 P 3:21). Hala ere, bataiatu aurretik pauso batzuk eman behar ditugu: Jainkoa ezagutu, berarengan konfiantza izaten ikasi, damutu eta gure jokaera aldatu (Jn 17:3; Eg 3:19; Heb 11:6). Eta gero, zer egin behar dugu?

13. Jehobaren adoratzaileen familian onartuak izateko, zergatik da arrazoizkoa eskaintza boto bat egitea?

13 Jainkoaren adoratzaileen familiaren parte izateko promesa zintzo bat egin behar diogu Jehobari. Honen arrazoia ulertzeko jarri dezagun adibide bat. Imajinatu dezagun gizon on batek umezurtz bat adoptatu nahi duela. Baina semetzat hartu aurretik, gizonak promesa bat egiteko eskatzen dio gaztetxoari: «Semetzat hartu aurretik, maitatu eta errespetatuko nauzula jakin behar dut». Gaztetxoa promesa hori egiteko prest badago bakarrik onartuko du aitak bere familian. Hau arrazoizkoa da, ezta? Era berean, Jehobak eskaintza botoa egiteko prest daudenak bakarrik onartzen ditu bere familian. Bibliak dio: «Eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri» (Erm 12:1).

Maitasunaren eta fedearen adierazpen bat

14. Zer zentzutan da eskaintza maitasun adierazpen bat?

14 Eskaintza botoa Jehobari diogun maitasunaren adierazpena da. Nolabait ezkon botoaren antzekoa da. Ezkontza egunean, senargaiak bere emaztegaia maite duela erakusten du, momentu errazetan eta zailetan bere alboan egongo dela promestuz. Ezkon harremana osatzeaz gain, bere emazteari leial izango dela promesten dio. Gainera, senargaiak badaki ezingo duela bere emaztegaiarekin bizi ez badu ezkon botoa egiten. Era berean, ezingo ditugu Jehobaren familiaren parte izatearen bedeinkapenak jaso eskaintza botoa egiten ez badugu. Beraz, zergatik egiten dugu eskaintza hau? Jehobarenak izan nahi dugulako eta, inperfektuak izan arren, leialak izan nahi dugulako, zer gertatzen den axola gabe (Mt 22:37).

15. Zergatik da eskaintza fedearen adierazpen bat?

15 Geure burua Jainkoari eskaintzen diogunean, berarengan daukagun fedea erakusten dugu. Zergatik? Gure fedeari esker badakigulako Jehobarengana hurbiltzea gure onerako dela (Sal 73:28). Argi dago gizarte maltzur eta gaizto honen erdian ez dela beti erraza izango Jainkoa obeditzea. Baina ziur gaude Jehobak leial izaten lagunduko digula (Flp 2:15; 4:13). Nahiz eta inperfektuak izan eta akatsak egin, ez dugu zalantzarik Jehobak barkatuko digula (Irakurri 103. Salmoa 14; Erromatarrei 7:21-25). Jehobak berari leial izateko egiten ditugun ahalegin guztiak sarituko dituela sinesten dugu (Jb 27:5).

Eskaintzak zoriontasuna dakar

16, 17. Zergatik dakar eskaintzak zoriontasuna?

16 Eskaintzak zoriontasuna dakar geure burua Jehobari ematen diogulako. Jesusek oinarrizko egia bat esan zuen: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino» (Eg 20:35). Jesusek emateak dakarren zoriontasuna erabat sentitu zuen lurrean egon zen bitartean. Beharrezkoa zenean deskantsua, janaria eta erosotasuna sakrifikatu zituen besteei Jehobari buruz irakasteko (Jn 4:34). Jesusek bere Aita pozteaz gozatu zuen, horregatik hauxe esan zuen: «Hark atsegin duena egiten baitut beti» (Jn 8:29; Es 27:11).

17 Jesusek zoriontsu izateko zer egin behar zuten irakatsi zien bere jarraitzaileei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari» (Mt 16:24). Hau egiteak Jehobarengana gerturatzen gaitu. Ezingo dugu gehiago maiteko eta hobeto zainduko gaituen inor zerbitzatu.

18. Zergatik dakar zoriontasun handiagoa Jehobari eskainita egoteak beste ezeri egoteak baino?

18 Geure burua Jehobari eskaintzeak eta bere nahia egiten jarraitzeak, beste ezerk baino zoriontasun handiagoa emango digu. Adibidez, pertsona askok esfortzu handiak egiten eta denbora asko ematen dute dirua lortzeko. Baina honek ez die benetan zoriontsu egiten. Bestalde, Jehobari euren burua eskaintzen diotenek, zoriontasun iraunkorra lortzen dute (Mt 6:24). Jainkoaren «obrako lankideak» izateko ohoreak zoriontsu egiten die. Hala ere, ez diote euren burua lan bati eskaini, Jainkoari baizik (1 Ko 3:9). Jehobak asko eskertzen ditu bera zerbitzatzen dutenek egiten dituzten ahaleginak. Gainera, berari leial direnei gaztetasuna itzuliko die bere zaintzapean betirako bizi daitezen (Job 33:25; irakurri Hebrearrei 6:10).

19. Zer ohore dute Jehobari euren burua eskaintzen diotenek?

19 Zeure burua Jehobari eskaintzeak bere lagun mina izatera eramango zaitu. Bibliak hau dio: «Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (St 4:8; Sal 25:14).

[Oin-oharra]

^ Jesusen beste ardiak ez dira Jainkoaren seme-alabak izango mila urteak amaitu aurretik. Baina euren burua Jainkoari eskaini diotenez, «Aita» deitu ahal diote eta Jainkoaren adoratzaileen familiaren parte izan daitezke (Jn 10:16; Is 64:8; Mt 6:9; Ap 20:5).

Zer erantzungo zenuke?

• Zer esan nahi du geure burua Jainkoari eskaintzeak?

• Nola laguntzen digu geure burua Jainkoari eskaintzeak?

• Zergatik eskaini behar diote kristauek euren burua Jainkoari?

[Ikasketako galderak]

[Irudia]

Gure eskaintzarekin bat bizitzeak zoriontasun iraunkorrera eramaten gaitu