Saltatu edukira

40. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Lanpetuta mantendu azken egunen azken zatian

Lanpetuta mantendu azken egunen azken zatian

«Ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez» (1 KO 15:58).

sjj 58. KANTA Bilatu bakezaleak

ZER AZTERTUKO DUGU? a

1. Zergatik gaude ziur «azken egunetan» bizi garela?

 1914. urtearen ondoren jaio al zinen? Hala bada, zure bizitza osoa mundu honen «azken egunetan» pasa duzu (2 Tm 3:1). Denok entzun dugu Jesusek garai honetarako aurresan zuena: gerrak, goseteak, lurrikarak, izurriteak, gaiztakeriaren hazkundea eta Jehobaren zerbitzarien pertsekuzioa besteak beste. (Mt 24:3, 7-9, 12; Lk 21:10-12). Pertsonak Paulo apostoluak aurresan zuen bezala jokatzen ere ikusi ditugu. (Ikusi « Nolakoa da gaur egun jendea?» taula). Jehobaren lekukook guztiz ziur gaude «azken egunetan» bizi garela (Mi 4:1).

2. Zer galdera erantzun behar ditugu?

2 1914⁠tik hainbeste denbora pasa denez, orain azken egunen azken zatian bizitzen egongo gara. Mundu honen amaiera hain hurbil dagoenez, galdera garrantzitsu batzuk erantzun behar ditugu: Zer gauza gertatuko dira azken egunen amaieran? Zer espero du Jehobak guk egitea gauza hauek gertatu bitartean?

ZER GERTATUKO DA AZKEN EGUNEN AMAIERAN?

3. 1 Tesalonikarrei 5:1-3 pasarteko profeziaren arabera, zer aldarrikapen egingo dute nazioek?

3 Irakurri 1 Tesalonikarrei 5:1-3. Paulok «Jaunaren eguna» deritzon denbora tarte bat aipatzen du. Kontestu honetan, denbora tarte hau, Babilonia Handiaren, hau da, munduko erlijio faltsu guztien aurkako erasoarekin hasi eta Harmagedonen amaitzen da (Ap 16:14, 16; 17:5). «Egun» hori hasi aurretik, nazioek «bakea eta segurtasuna» lortu dutela esango dute. Munduko agintariek batzuetan antzeko espresioak erabiltzen dituzte nazioen arteko harremanak hobetzeari buruz hitz egitean. b Baina Bibliak aipatzen duen aldarrikapen hau desberdina izango da. Zergatik? Hau gertatzean, munduko agintariek mundua toki seguruagoa bihurtu dutela pentsatuko dutelako pertsona askok. Baina, errealitatean, «larrialdi handia» hasi eta ondoren hondamendia helduko da (Mt 24:21).

Ez gaitzala engainatu nazioen «bakea eta segurtasuna» aldarrikapen faltsuak (Ikusi 3-6 paragrafoak) e

4. a) Zer gauza ez dakizkigu «bakea eta segurtasuna» aldarrikapenari buruz? b) Zer gauza dakizkigu dagoeneko?

4 «Bakea eta segurtasuna» aldarrikapenari buruz gauza batzuk badakizkigu. Hala ere, badaude ez dakizkigun beste gauza batzuk. Ez dakigu nazioek zergatik egingo duten aldarrikapen hau, ezta nolakoa izango den ere. Ez dakigun beste gauza bat, aldarrikapen bat edo hainbat izango diren da. Baina badago dakigun gauza bat: Giza agintariek ezin dute bakea ekarri. Beraz, beraien aldarrikapenak ez gaitu engainatu behar. Horren ordez, aldarrikapen horren zain adi-adi egon behar dugu. Hauxe izango da «Jaunaren eguna» hastear dagoen seinalea!

5. Nola laguntzen digute 1 Tesalonikarrei 5:4-6⁠ko bertsetek «Jaunaren eguna» heltzen denerako prest egoten?

5 Irakurri 1 Tesalonikarrei 5:4-6. «Jaunaren eguna» heltzen denerako zer egin behar dugun azaltzen digu Paulok. Ez genuke «lorik egin [behar] gainerakoek bezala», baizik eta «erne eta argi» egon behar dugu. Adibidez, kontuz ibili behar dugu neutral mantentzeko eta gai politikoetan ez sartzeko. Neutraltasuna mantenduko ez bagenu, munduaren parte izango ginateke (Jn 15:19). Badakigu Jainkoaren Erreinuak bakarrik lortu dezakeela bakea munduan.

6. Zer egiten lagundu nahi ditugu pertsonak, eta zergatik?

6 Gu erne egoteaz gain, beste pertsonei ere erne egoten lagundu nahi diegu, hau da, Bibliaren arabera munduari gertatuko zaiona ezagutzen lagundu nahi diegu. Behin larrialdi handia hasita, Jehoba adoratzen hasteko beranduegi izango dela gogoratu behar dugu. Horregatik da hain garrantzitsua gaur egun predikazioa.

LANPETUTA MANTENDU PREDIKAZIOAN

Predikatzean, Jainkoaren Erreinua dela munduan babesa eta segurtasuna eman ahal duen bakarra erakusten dugu (Ikusi 7-9 paragrafoak)

7. Zer espero du Jehobak guk orain egitea?

7 Bere «eguna» iritsi baino lehen gelditzen den denbora tarte labur honetan, Jehobak gu predikazioan lanpetuta egotea nahi du. «Jaunaren lanean gero eta gogotsuago» aritzeaz ziurtatu behar dugu (1 Ko 15:58). Jesusek Jehobaren zerbitzariok egingo genuena aurresan zuen. Azken egunetan gertatuko ziren gauza garrantzitsuez hitz egin zuenean, hau esan zuen: «Zeren eta, azkena baino lehen, herri guztiei hots egina izan behar baitu berri onak» (Mk 13:4, 8, 10; Mt 24:14). Pentsatu honetan: Predikatzera zoazen bakoitzean, Biblia profezia betetzen laguntzen ari zara!

8. Nola dakigu predikazioak arrakasta izaten jarraitzen duela?

8 Zer-nolako arrakasta izan du predikazioak? Urtero, geroz eta jende gehiagok entzuten ditu Erreinuaren berri onak. Adibidez, pentsatu azken egunetan zenbat handitu den berriemaileen kopurua. 1914⁠an, 5.155 berriemaile zeuden 43 lurraldetan. Gaur egun, berriz, 8.500.000 berriemaile inguru daude 240 lurraldetan! Baina gure lana ez da oraindik bukatu. Jainkoaren Erreinua gizadiaren arazoen konponbide bakarra dela esaten jarraitu behar dugu (Sal 145:11-13).

9. Zergatik jarraitu behar dugu Erreinuari buruzko mezua predikatzen?

9 Gure predikatze lana ez da amaituko Jehobak esan arte. Zenbat denbora gelditzen zaio jendeari Jehoba eta Jesu Kristo ezagutu ahal izateko? (Jn 17:3). Ez dakigu. Baina badakigu larrialdi handia hasi baino lehen «betiko bizirako jarrera egokia» dutenek berri onak onartu eta Jehoba zerbitzatzeko aukera izango dutela oraindik (Eg 13:48NWT). Nola lagundu ahal diegu beranduegi izan aurretik?

10. Nola ari zaigu Jehoba jendeari egia irakasteko laguntzen?

10 Bere erakundearen bitartez, Jehoba jendeari egia irakasteko behar dugun guztia ematen ari zaigu. Adibidez, astero entrenamendua jasotzen dugu aste barruko bileran. Lehen kontaktuan eta bisitetan zer esan jakiten laguntzen digu bilera honek, baita Biblia ikastaroak zuzentzen ere. Jehobaren erakundeak Irakasteko tresna sorta ere eman digu. Tresna sorta honek hurrengoa egiten laguntzen digu:

  •   Elkarrizketak hasten

  •   Jendearen interesa pizten

  •   Besteei gehiago jakiteko nahia handitzen

  •   Biblia ikastaroetan egia irakasten

  •   Interesa dutenei gure webgunea eta bilera aretoak bisitatzera gonbidatzen

 Noski, tresna hauek edukitzea ez da nahikoa; erabili egin behar ditugu. Adibidez, interesa erakutsi duen pertsona batekin elkarrizketa atsegin bat izan ondoren, eskuorri edo aldizkari bat uzten badiogu, berarekin berriro hitz egin arte gaiari buruz gehiago irakurtzeko aukera izango du. Gutako bakoitzak du hilero predikazioan lanpetuta egoteko ardura.

11. Zergatik prestatu da online egiteko Biblia ikastaro bat?

11 Ikus dezagun Jehoba jendeari egia ezagutzeko laguntzen ari zaion beste modu bat. JW.ORG webgunean Biblia ikastaroa online egin daiteke. Zergatik prestatu da ikastaro hau? Hilero, mundu osoko milaka eta milaka pertsonak bilatzen dituzte Biblia ikastaroak Interneten. Gure webgunekoak jendeari Jainkoaren Hitza ezagutzen lagundu ahal dio. Agian, predikazioan aurkitzen dugun norbait gurekin Biblia ikastaroa izateko zalantzan dago. Horrelakoetan, gure webguneko atal hau erakutsi edo ulertzen duen hizkuntza bateko ikastaro honen esteka bidali ahal diogu. c

12. Zer ikasi daiteke online egin daitekeen Biblia ikastaroan?

12 Ikastaro honek Biblia, bere Idazlea, Bibliako pertsonaia nagusiak eta Bibliak ematen digun esperantza azaltzen ditu, besteak beste. Honakoak ere aztertzen dira:

  •   Nola laguntzen digu Bibliak?

  •   Nortzuk dira Jehoba, Jesus eta aingeruak?

  •   Zergatik sortu zituen Jainkoak gizakiak?

  •   Zergatik dago munduan gaiztakeria eta sufrimendua?

 Jehobak honakoak nola lortuko dituen ere aztertzen da:

  •   Sufrimendua eta heriotza kentzea

  •   Hildakoak berpiztea

  •   Ezertarako balio ez duten giza gobernuak bere Erreinuarekin ordezkatzea

13. Ordezkatzen al du online egin daitekeen Biblia ikastaroak berriemaile batekin egin daitekeena? Azaldu.

13 Online ikastaroak ez du ordezkatzen Lekuko batekin egiten dena. Jesusek ikasleak egiteko ohorea eman digu. Interesa dutenek online ikastaroa egitea, ikasten dutena gustatzea eta gehiago jakin nahi izatea espero dugu. Hau gertatzen bada, berriemaile batekin Biblia aztertzea onartu dezake agian. Ikasgai bakoitzaren amaieran, irakurleari norbaitek bisitatu dezan eskatzera animatzen zaio. Batez beste, mundu mailan egunero 230 Biblia ikastaro eskatzen dira gure webgunearen bitartez. Norberaren beharrei egokitutako irakaskuntza behar-beharrezkoa da!

JARRAITU IKASLEAK EGITEN SAIATZEN

14. Mateo 28:19, 20⁠ko Jesusen argibideen arabera, zer egiten saiatu behar dugu, eta zergatik?

14 Irakurri Mateo 28:19, 20. Biblia ikastaroak gidatzen ditugun heinean, ikasleak egiteko eta hauei Jesusek esandakoa betetzen irakasteko ahal dugun guztia egin behar dugu. Jendeari Jehoba eta bere Erreinuaren alde jartzea zer garrantzitsua den ulertzen lagundu behar diogu. Zer esan nahi du honek? Jendea ikasten duena aplikatzera, bizia Jehobari eskaintzera eta bataiatzera motibatu behar dugula. Horrela bakarrik biziraun ahal izango dute Jehobaren egunean (1 P 3:21).

15. Zertarako ez dugu denborarik, eta zergatik?

15 Lehenago aipatu dugun bezala, oso denbora gutxi gelditzen da mundu honen amaiera heltzeko. Horregatik ez dugu denborarik Jesusen jarraitzaile izateko asmo argirik ez duen inorekin Biblia aztertzeko (1 Ko 9:26). Gure lana presazkoa da! Beranduegi izan aurretik Erreinuaren mezua entzuteko beharra duen jende asko dago oraindik.

ERABAT ALDENDU ERLIJIO FALTSUTIK

16. Apokalipsia 18:2, 4, 5, 8 aipuen arabera, zer egin beharko genuke guztiok? (Ikusi oharra ere).

16 Irakurri Apokalipsia 18:2, 4, 5, 8. Bertset hauek Jehobak bere zerbitzariengandik espero duen beste zerbait azaltzen dute. Benetako kristauok erlijio faltsutik erabat aldendu behar dugu. Egia ezagutu aurretik agian, Biblia ikasle bat erlijio faltsuren baten kide izan da. Agian elizkizunetara joan, erlijio horretako ekintzetan parte hartu edo dirua ematen zuen. Bataiatu gabeko berriemaile izan aurretik erlijio faltsuarekin dituen lotura guztiak hautsi behar ditu. Beraz, elizaren baten edo Babilonia Handiarekin zerikusia duen erakunde baten parte izan bada, eskutitz bat idatziz edo beste moduren batez bidez adierazi beharko luke dagoeneko horien parte ez dela. d

17. Zer motatako lanak baztertu beharko lituzke kristau batek, eta zergatik?

17 Benetako kristauok ziur egon behar dugu gure lanak ez duela zerikusirik Babilonia Handiarekin (2 Ko 6:14-17). Adibidez, ez dugu eliza batean lan egingo. Gainera, enpresa batentzat lan egiten badugu, ez ditugu luzerako lanak egingo adorazio faltsurako erabiltzen den eraikin batean. Eta negozio bat badugu, ez diogu eskainiko Babilonia Handiari gure zerbitzurik, ezta berarentzat lan egingo ere. Zergatik hartzen dugu erabaki zorrotz hau? Ez dugulako Jainkoaren begietara kutsaturik dauden erakunde erlijiosoen ekintza eta bekatuen parte izan nahi (Is 52:11).

18. Nola obeditu zituen Biblia printzipioak anaia batek bere lanean?

18 Duela urte batzuk, kontratista batek bere negozioa zuen adindun bati bere herriko elizan arotz lan txiki bat egiteko eskatu zion. Kontratistak bazekien anaiak beti esan izan ziola elizetan lan ez zuela egingo. Baina honakoan kontratistak norbait topatzeko behar handia zuen. Hala ere, anaiak Biblia printzipioei eutsi eta lana baztertu zuen. Hurrengo astean, bertako egunkarian elizan gurutze bat jartzen ari zen beste arotz baten argazki bat agertu zen. Anaiak Biblia printzipioak alde batera utzi eta lana egin izan balu, bera agertuko zen argazkian. Honek, anai-arreben artean zuen izen ona zikinduko zuen. Pentsatu ere nola sentituko litzatekeen Jehoba.

ZER IKASI DUGU?

19, 20. a) Zer ikasi dugu? b) Zer gehiago ikasi behar dugu?

19 Bibliaren arabera, hurrena beteko den profezia «bakea eta segurtasuna» aldarrikapena izango da. Jehobak irakatsi digunari esker, badakigu nazioek ez dutela inoiz benetako bake iraunkorra lortuko. Zer egin beharko genuke hau eta bat-bateko suntsipena gertatu aurretik? Jehobak jarraitzaileen bila aritzea eta Erreinuari buruzko mezua predikatzen lanpetuta egotea nahi du. Aldi berean, erlijio faltsutik urrun mantendu behar dugu. Honen barne erakunde erlijioso faltsuen parte ez izatea eta gure lanak hauekin zerikusirik ez izatea daude.

20 Azken egunen azken zatian beste gertaera batzuk ere egongo dira. Badaude Jehobak guregandik espero dituen beste gauza batzuk ere. Zeintzuk dira hauek? Eta nola prestatu gaitezke datozen gertaeretarako? Hurrengo artikuluan ikusiko dugu hau.

sjj 71. KANTA Jehobaren armada gara!

a Laster nazioek bakea eta segurtasuna lortu dutela esango dute. Hori larrialdi handia hastear dagoen seinale izango da. Zer espero du Jehobak guk egitea orain eta momentu hori heltzen den bitartean? Artikulu honek erantzuna aurkitzen lagunduko digu.

b Esaterako, Nazio Batuak «mundu mailako bake eta segurtasuna mantentzen dituela» dio bere webgunean.

c Online egin daitekeen Biblia ikastaro hau, oraingoz, hizkuntza hauetan dago eskuragarri: ingelesa, portugesa, arabiera, arabiera (Libano), txinera (cantonera) eta txinera (mandarinera).

d Erlijio faltsuarekin lotuta dauden gazteen udalekuak eta aisialdirako instalazioak ere baztertu behar ditugu. Nahiz eta erakunde hauek euren ekintzak erlijiosoak ez direla esan, izatez, euren jatorri eta helburuak erlijiosoak dira.

e IRUDIAREN AZALPENA: Kafetegi bateko bezeroak zur eta lur daude telebistan «bakea eta segurtasuna» aldarrikapena ikustean. Baina aldarrikapen honek ez du Lekukoa den bikote bat engainatzen.