Jainkoa al da Jesu Kristo?
PERTSONA askorentzat trinitatea «kristau-erlijioaren ikasgai nagusia» da. Ikasgai honen arabera, Aita, Semea eta espiritu santua hiru pertsona dira eta, aldi berean, Jainko bakar bat. Jon O’Connor kardinalak ondorengoa esan zuen trinitateari buruz: «Badakigu oso misterio handia dela, inoiz ulertuko ez duguna». Zergatik da trinitatea ulertzeko hain zaila?
Argitalpen batek ondorengo azalpena ematen du: «Trinitatearen ikasgaia ez da berez Biblian agertzen» (Diccionario crítico de Teología, Akal argitalpenak). Hau dela eta, trinitatearen alde daudenek ahalegin handiak egin dituzte euren ikasgaia defendatzen duten biblia-aipuak bilatzen. Hau lortzeko, bertset horien esanahia desbideratu dute ere.
Irakasten al du Joan 1:1 aipuak trinitatea?
Sarritan gaizki ulertzen den Bibliako aipu bat Joan 1:1 da. Elizen Arteko Bibliak dio: «Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin [grekoz: ton the·onʹ] zegoen eta Hitza Jainko [grekoz: the·osʹ] zen». Aipu honetan grekozko the·osʹ (jainko) substantiboaren bi aukera azaltzen dira. Lehenengoaren aurretik, grekozko ton (euskaraz a) artikulu mugatua doa. Horregatik, kasu honetan esaldiak Jainko Ahalguztidunari erreferentzia egiten dio. Bigarren kasuan, ordea, the·osʹ substantiboak ez du artikulu mugaturik eramaten. Artikulurik ez egotea akats bat al da?
Zergatik da trinitatea ulertzeko hain zaila?
Joanen ebanjelioa koinen, hau da, ohiko grekoz idatzi zen. Hizkuntza honek artikulu mugatuaren erabilerari buruzko arau zehatzak ditu. A. T. Robertson biblia-adituak ondorengoa azaltzen du: Subjetuak eta predikatuak artikulua eramaten dutenean, «biak mugatuak, berdin-berdinak, gauza bera eta elkar trukatu daitezkeenak direla esan nahi du». Robertsonek Mateo 13:38 aipuaren adibidea jartzen du: «Soroa [grekoz: ho a·grosʹ], mundua [grekoz: ho koʹsmos]». Gramatikari esker, soroa mundua ere dela ulertu dezakegu.
Baina, zer gertatzen da subjetuak artikulu mugatua badu eta predikatuak ez badu, Joan 1:1 aipuan gertatzen den bezala? Adibide moduan bertset hau aipatuz, James Allen Hewitt adituak ondorengoa azpimarratzen du: «Mota honetako esaldietan, subjetua eta predikatua ez dira berberak, baliokideak, ezta antzekoak ere».
Hau azaltzeko, Hewittek 1 Joan 1:5 pasartea aipatzen du: «Jainkoa argia da». Grekoz «Jainkoa» ho the·osʹ hitzarekin adierazten da, beraz artikulu mugatua du. Baina, phos adierazteko «argia» hitzak ez du artikulurik. Horregatik, Hewittek ondorengoa azpimarratzen du: «Beti [...] esan daiteke Jainkoa argia dela, baina, ezin dugu beti esan argia Jainkoa denik». Antzeko adibideak aurkitu ditzakegu Joan 4:24an, «Jainkoa Espiritu da» eta 1 Joan 4:16ean, «Jainkoa maitasuna da». Bi bertset hauetan subjetuek artikulu mugatua dute. Baina predikatuek, hau da, «Espiritu» eta «maitasuna» hitzek ez. Beraz subjetuak eta predikatuak ezin dira elkarren artean aldatu. Bertset hauek ez dute esan nahi «Espiritua Jainkoa denik», ezta «maitasuna Jainkoa denik» ere.
Zer adierazten du «Hitza» terminoak?
Hizkuntza grekoaren aditu eta Bibliako itzultzaile askok, Joan 1:1 aipuari buruz ondorengoa adierazten dute: Aipu honen asmoa ez da Hitzaren identitatea azaltzea, honen ezaugarrietako bat azpimarratzea baizik. William Barclay biblia-itzultzaileak ondorengoa dio: «Joan apostoluak theos hitzaren aurrean artikulu mugaturik erabiltzen ez duenez, deskribapen bat ematen ari da. [...] Joanek ez zuen esan Hitza Jainkoaren berbera zenik. Modu errazean esanda, ez zuen esan Jesus Jainkoa zenik». Honen antzera, Jason David BeDuhn adituak dio: «Grekoz theos hitzari artikulurik jartzen ez bazaio, Joan 1:1c esaldiaren antzera, irakurleek jainko bati buruz ari garela ulertuko dute. Artikulurik ez egoteak theos eta ho theos hitzen arteko desberdintasuna azpimarratzen du, “jainko bat” eta “Jainkoa” hitzen artean dagoen desberdintasuna bezalakoa». BeDuhn-ek gaiṇera dio: «Joan 1:1ean Hitza ez da Jainko bakarra, jainko bat baizik edo izaera jainkotiarra duen izaki bat». Juan Mateosek (Nueva Biblia Española-ren itzultzaileak) Juan Barretorekin egindako Juan Texto y Comentario argitalpenean, Joan 1:1, 2 bertsetei buruz antzeko zerbait esaten du: «Bertset hauetan “Jainko” hitza agertzen den hiru kasuetatik, lehenengoak eta hirugarrenak artikulu mugatua eramaten dute (Jainkoa); bigarrenak, ordea, ez du artikulurik (Jainko bat, izaki jainkotiar bat)». Análisis Gramatical del Griego del Nuevo Testamento argitalpenean Max Zerwick aditu katolikoak adierazten du: «”Hitza jainko zen” (artikulurik gabeko predikatua) esaldiak Hitzaren izaera azpimarratzen du». Eta Clave Lingüística del Nuevo Testamento Griego argitalpen protestanteak azalpen berbera ematen du.
Jesusek bera eta bere Aitaren arteko desberdintasuna argi adierazi zuen.
Beraz, «oso misterio handia» al da Jainkoaren identitatea? Jesusek ez zuen hori pentsatzen. Otoitz batean, Jesusek bera eta bere Aitaren arteko desberdintasuna argi adierazi zuen, ondorengoa aipatzean: «Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean» (Joan 17:3). Jesusengan sinesten badugu eta bere irakaspenak ulertzen baditugu, bera den bezala errespetatuko dugu: Jainkoaren Semea, izaki jainkotiar bat. Gaiṇera, Jehoba egiazko «Jainko bakar» moduan adoratuko dugu.