Saltatu edukira

Hobea den zerbait aurkitu zuten

Hobea den zerbait aurkitu zuten

MILIOIKA kristauek Gabonak ez ospatzea erabaki dute. Pozik al daude erabaki horrekin? Zerbait faltan botatzen dutela sentitzen al dute? Beraien seme-alabek zerbait ona galtzen ari direla pentsatzen al dute? Ikus dezagun mundu osoko Jehobaren lekukoek gai honi buruz duten iritzia.

Eve

Jesu Kristo gogoratzea: «Jehobaren lekuko izan aurretik, oso gutxitan joaten nintzen elizara. Joatekotan, Gabonetan edo Pazkoan bakarrik izaten zen. Orduan ere, ez nuen Jesusi buruz pentsatzen. Orain ez ditut Gabonak ospatzen, baina astean bitan kristau bileretara joaten naiz, eta gainera, besteei Jesusi buruz irakasten diet Biblia erabiliz» (EVE, AUSTRALIA).

Reuben

Opariak ematea: «Oso pozik jartzen naiz espero ez dudanean opari bat ematen didatenean. Sorpresak pila bat gustatzen zaizkit! Besteentzat txartelak eta marrazkiak egitea asko gustatzen zait pozik sentitzen direlako. Eta ni ere pozik sentitzen naiz» (REUBEN, IPAR IRLANDA).

Emily

Beharra dutenei laguntzea: «Gaixo daudenentzat janaria prestatzea asko gustatzen zaigu. Batzuetan loreak, tarta bat edo oparitxo bat eramaten diegu animatzeko. Asko disfrutatzen dugu hau egiteaz urteko edozein momentutan egin dezakegulako» (EMILY, AUSTRALIA).

Wendy

Familiarekin denbora pasatzea: «Familia elkartzen denean gure seme-alabak gustura egoten dira lehengusu-lehengusinekin, osaba-izebekin eta aiton-amonekin denbora pasatzean. Data zehatz batera lotuta ez gaudenez, ez dugu presiorik sentitzen eta gure familiak badaki bisitatzen ditugunean maite ditugulako dela» (WENDY, KAIMAN UHARTEAK).

Sandra

Bakea: «Gabonetan horrenbeste dagoenez egiteko, oso gutxik pentsatzen dute bakean. Bibliak gizakiontzat promestutakoa ikasi eta gero, lasaitasuna sentitzen dut. Badakit nire seme-alabek etorkizun zoriontsuaz gozatuko dutela» (SANDRA, ESPAINIA).