6 ATALA
Job leial mantentzen da
Satanasek Joben leialtasuna zalantzan jartzen du Jainkoaren aurrean. Baina, Job Jehobari leial mantentzen da
MANTENDU al daitezke gizakiak Jainkoari leial euren bizia arriskuan egonda, ezertarako balio ez duela badirudi ere? Galdera hori Job deituriko gizonari gertatutakoak erantzuten du.
Job Abrahamen senide bat zen eta Arabian bizi zen israeldarrak Egipton esklabo ziren bitartean. Garai hartan aingeruak Jainkoaren aurrean bildu ziren zeruan eta Satanas errebeldea beraien artean zegoen. Guztien aurrean Jehobak Job bere leialtasunarengatik asko estimatzen zuela esan zuen. Izan ere, Jehobaren arabera, ez zegoen Job bezain leiala zen beste gizakirik. Baina, Jobek Jainkoak babestu eta bedeinkatzen zuelako soilik zerbitzatzen zuela esan zuen Satanasek. Are gehiago, Jobi zuen guztia kentzen bazitzaion, Jainkoa madarikatuko zuela ziurtatu zuen.
Jainkoak baimenduta, Satanasek Jobi aberastasunak, seme-alabak eta osasuna kendu zizkion. Jobek ez zekien Satanas zela bere arazoen sortzailea. Beraz, ez zuen ulertzen zergatik uzten zion Jainkoak zailtasun horietatik pasatzen. Hala ere, ez zion inoiz Jainkoari bizkarrik eman.
Jobi hiru ustezko lagun etorri zitzaizkion. Ezkutuan egindako bekatuengatik Jainkoaren zigorra jasotzen ari zela esan zioten. Are gehiago, Jainkoak ez zituela bere zerbitzariak maite eta ez zuela beraiengan konfiantzarik esan zuten. Jobek euren arrazoiketa okerra baztertu egin zuen. Hil arte leial mantenduko zela esan zuen!
Baina Jobek akats bat egin zuen: Zuzen zegoela erakusten gehiegi saiatu zen. Orduan, guztia entzuten aritu zen Elihu izeneko gizon gaztea hitz egiten hasi zen. Job zuzendu zuen. Bere burua defendatzeaz Jehobaren izen ona defendatzeaz baino arduratuago zegoela esan zion. Joben itxurazko lagunak ere gogor zuzendu zituen.
Ondoren, Jainkoak Jobekin hitz egin zuen bere pentsaera zuzenduz. Sorkuntzari buruz hitz eginez, gizakia Jainkoarekin konparatuta zein txikia den azaldu zion. Jobek apaltasunez, Jehobaren zuzenketa onartu zuen. Baina, Jainkoa «bihozbera eta errukiorra» da, beraz, Job sendatu zuen eta lehen zituen ondasunen bikoitza eta beste hamar seme-alaba eman zizkion (Santiago 5:11). Sufritzean Jehobari leial mantenduz, Jobek honakoa frogatu zuen: Satanas oker zegoela gizakiak probapean ez zirela Jainkoari leial mantenduko esan zuenean.
(Job liburuan oinarrituta)