Noren eskutan dago mundua?
Nor ote da?
-
Jainkoa
-
Gizateria
-
Beste inor
HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN
«Mundu osoa Gaiztoaren esku dago» (1 Joan 5:19).
«[. . .] honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deuseztatzeko» (1 Joan 3:8, Elizen Arteko Biblia).
ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?
Munduko arazoen zergatia argi ikus dezakezu (Apokalipsia 12:12).
Munduak hobera egingo duela sinesteko arrazoiak eduki ditzakezu (1 Joan 2:17).
SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?
Bai, mundua hobera egingo duela sinesteko badaude behintzat hiru arrazoi:
-
Deabruaren agintea hondamendira doa. Gizartea Satanen menpekotasunetik askatzeko erabakia hartua du Jehobak. Zer egingo du? Satanek eragindako kalte guztia konpondu, «deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko» promesa egin baitu (Hebrearrei 2:14).
-
Jainkoak Jesukristo hautatu du mundua gidatzeko. Gizarte honen agintaria bihotzgabea eta berekoia da; Jesus ordea, guztiz bestelakoa. Errege bezala, Jesusek honela jardungo duela zin egin du Jainkoak: «Gupida izango die gizagaixo eta pobreei [. . .] Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 13, 14).
-
Ezinezkoa da Jainkoak gezurrik esatea. Bibliak argi eta garbi uzten du: «Jainkoak ez dezake gezurrik esan» (Hebrearrei 6:18). Jehobak bere hitza emandakoan, egindakotzat jo dezakegu! (Isaias 55:10, 11). Beraz, Deabruari buruz esandakoa beteko du: «Galduko du bere boterea mundu honetako buruzagiak» (Joan 12:31).
PENTSA EZAZU HONETAN
Nolakoa izango da mundua bere agintariaren eraginik gabe?
Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: 37. SALMOA 10, 11 eta APOKALIPSIA 21:3, 4.