JW.ORG WEBGUNEA
Ohizko galderak: JW.ORG
Nabigatzailerik berrienak erabili daitezke, esaterako, Chrome, Edge, Firefox eta Safari. Nabigatzaile hauek Android, iOS, Mac eta Windows-en erabili daitezke. Hauetaz gain, webgunea Android 5.1 edo bertsio berriagoa duten gailuek integratuta ekartzen duten nabigatzaile gehienetan ere erabili daiteke.
JW.ORG seguru eta fidagarria izaten jarraitzeko, zaharragoak diren sistema eragile eta nabigatzaile batzuetan ezingo da erabili, esaterako, Internet Explorer-en. Noizean behin, webgunea erabili ahal izateko baldintza minimoak aldatu behar ditugu. Beraz, webgunea erabiltzean arazoak badituzu, saiatu zure nabigatzailea azken bertsiora eguneratzen, baita zure gailuaren sistema eragilea azken bertsiora eguneratzen ere. Webgunea ezin baduzu zure gailuak instalatuta dakarren nabigatzailean erabili, saiatu beste nabigatzaile berriago bat instalatzen.
JW.ORG webgunea ongi ezagutzen duen lagunen batek lagundu zaitzake agian. Bestela, jarri harremanetan gertuen duzun gure sukurtsalarekin.