Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AURRE EGIN ESTRESARI

Estresatuta al zaude?

Estresatuta al zaude?

«Guztiok estres puntu bat dugu, baina nik gehiegi dut. Ez da kontu larri bakar batengatik soilik, arazo eta zailtasun askorengatik baizik. Gainera, urte asko daramatzat fisikoki eta mentalki gaixo dagoen nire senarra zaintzen» (Jill). a

«Emazteak utzi egin ninduen eta nire bi seme-alabak bakarrik hezi behar izan nituen. Guraso bakarra izatea oso gogorra izan zen. Gutxi balitz bezala, lana galdu nuen eta ez nuen kotxea konpontzeko dirurik. Ez nekien zer egin, estresarengatik zapalduta sentitzen nintzen. Banekien neure buruaz beste egitea gaizki zegoela, beraz Jainkoari ni hiltzeko erregutzen nion» (Barry).

Jill eta Barry bezala, sentitzen al zara batzuetan estresarengatik zapalduta? Hala bada, hurrengo artikuluek kontsolatu eta lagundu zaitzakete. Estresa normalean zerk eragiten duen, zer eragin izan dezakeen gugan eta neurri batean gutxitzeko zer egin dezakegun aztertuko da.

a Izen batzuk aldatuak izan dira.