Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Matxinada espirituen munduan

Matxinada espirituen munduan

Satanasek Ebarekin hitz egiteko suge bat erabili zuenean, Eba ere Jainkoaren aurka matxinatu zen

Jehobak sortu zituen izaki espiritual guztiak onak ziren. Baina, aingeruetariko bat gaizto bihurtu zen. Bera Satanas Deabrua da. Satanasek lurreko jendeak Jehoba adoratu beharrean, bera adoratzea nahi zuen. Hau da gertatu zena:

Edengo lorategian fruitu goxoa ematen zuten zuhaitz asko zeuden. Jehobak Adam eta bere emazteari, Ebari, guztietatik jan zezaketela esan zien, batetik ezik. Zuhaitz horretatik jaten bazuten, Jainkoak hil egingo zirela esan zien (Hasiera 2:9, 16, 17).

Behin, Eba bakarrik zegoela, suge batek hitz egin zion. Noski, ez zen sugea hitz egiten ari zena. Satanas Deabruak sugea hitz egiten ari zen itxurak egin zituen. Satanasek Ebari debekatutako fruitua jaten bazuen honakoa gertatuko zitzaiola esan zion: Jainkoa bezain jakintsu bihurtuko zela eta ez zela hilko. Bi baieztapen horiek gezurra ziren. Hala ere, Ebak Satanasi sinetsi eta fruitua jan zuen. Beranduago, Adami eman zion eta honek ere jan egin zuen (Hasiera 3:1-6).

Benetako gertakizun honetatik, Satanas errebeldea eta gezurtia dela ikasten dugu. Jainkoa desobeditzen bazuen, ez zela hilko esan zion Ebari. Eta hori gezurra zen. Adam eta Eba biak hil ziren. Satanas ez zen orduan hil, baina, denborarekin hil egingo da, bekatu egin baitzuen. Baina bizirik dagoen bitartean, gizadia engainatzen jarraitzen du. Oraindik ere gezurtia da eta jendeak Jainkoaren legeak hautsi ditzan saiatzen da (Joan 8:44).

Beste aingeru batzuen matxinada

Beranduago, beste aingeru batzuk ere gaizto bihurtu ziren. Aingeru hauek lurreko emakume ederrak ikusi eta hauekin sexu-harremanak eduki nahi izan zituzten. Beraz, gizonezko gorputzekin etorri ziren lurrera eta emakumeak emaztetzat hartu zituzten. Hau ez zetorren Jainkoaren helburuarekin bat (Hasiera 6:1, 2; Judas 6).

Aingeru gaiztoak lurrera etorri ziren emakumeekin sexu-harremanak izateko

Honen erruz, gizakiek arazo asko izan zituzten. Aingeru haien emazteek haurrak izan zituzten. Baina, ez ziren haur arruntak. Haztean, erraldoi krudel eta bortitzak izatera iritsi ziren. Azkenean, lurra biolentziaz bete zen eta Jehobak pertsona gaiztoak uholde handi baten bidez suntsitzea erabaki zuen. Uholdetik bizirik atera ziren gizaki bakarrak Noe gizon zintzoa eta bere familia izan ziren (Hasiera 6:4, 11; 7:23).

Aingeru gaiztoak ordea, espirituen mundura itzuli ziren, ez ziren uholdean hil. Hala ere, zigorra jaso zuten. Ezin izan zuten aingeru zuzenez osatutako Jainkoaren familiara itzuli. Hare gehiago, Jehobak ez zien utzi berriz ere giza gorputzak izaten. Eta azkenean, auzi egunean hil egingo dira (Judas 6).

Satanas zerutik jaurtia

Satanas eta bere aingeru gaiztoak zerutik bota zituzten

XX. mendearen hasieran, zeruan gerra bat egon zen. Apokalipsia biblia-liburuak honela deskribatzen du gertatutakoa: «Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel [Jesukristo berpiztua] eta beronen aingeruak [onak] herensugearen aurka. Herensugea [Satanas] eta beronen aingeruak [gaiztoak] gogor borrokatu ziren, baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat. Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin [gaiztoekin] batera».

Zein izan zen emaitza? Pasarteak honela dio: «Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok». Aingeru onak pozik egon zitezkeen Satanas eta aingeru gaiztoak, edo espirituak, ez zirelako gehiago zeruan egongo. Baina, zer gertatuko zen lurreko jendearekin? Bibliak dio: «Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik» (Apokalipsia 12:7-9, 12).

Satanas eta bere lagun gaiztoek gizakia engainatu eta jendeari kalte handia sortzen diote. Aingeru gaizto horiek deabru izena dute. Jainkoaren etsai gaiztoak dira guztiak.