Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Deabruak hiltzaileak dira!

Deabruak hiltzaileak dira!

Sanatas eta deabruak beti izan dira krudelak eta arriskutsuak. Antzina, Satanasek Job gizon leialaren ganadu eta zerbitzariak hil zituen. Gero, Joben hamar seme-alabak hil zituen «haize-eraso bortitz» baten bidez hauek zeuden etxea suntsituz. Ondoren, Satanasek «zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino» (Job 1:7-19; 2:7).

Jesusen garaian, deabruek pertsona batzuk mutu eta itsu utzi zituzten (Mateo 9:32, 33; 12:22). Gizon bati oinazea eragin zioten eta bere burua harriz jotzera bultzatu zuten (Markos 5:5). Eta beste mutil bati oihukatzen aritzea eragin zioten eta «lurrera bota eta gogor astindu zuen» (Lukas 9:42).

Antzina, deabruek pertsona batzuei gaixotasunak eta gorputz-ikarak sortu zizkieten

Gaur egun ere, Satanas eta deabruak hiltzaileak izaten jarraitzen dute. Are gehiago, beraien jarduera gaiztoak asko gehitu dira zerutik jaurtiak izan zirenetik. Mundu osoko txostenek euren krudelkeria azaltzen dute. Pertsona batzuk gaixotasunez josten dituzte. Beste batzuk gauean aztoratzen dituzte loa galaraziz edo amesgaiztoak sortaraziz. Pertsona batzuk sexualki erasotzen dituzte. Eta beste batzuk zoramenera, hilketara edo suizidiora bultzatzen dituzte.

Gaur egun deabruek pertsona batzuk biolento izatera bultzatzen dituzte. Beste batzuk gauean aztoratzen dituzte amesgaiztoak sortaraziz

Surinamen bizi den Lintinak deabru edo espiritu gaizto batek bere 16 senide hil zituela esaten du. Gainera, 18 urtez Lintina bera fisikoki eta mentalki torturatu zuen. Bere bizipenetik honakoa esaten du deabruei buruz: «Euren biktimak hiltzeraino torturatzea atsegin dute».

Baina Jehoba bere zerbitzariak Satanasen erasoetatik babesteko gai da (Esaera Zaharrak 18:10).