Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zerbitzatu Jehoba, ez Satanas

Zerbitzatu Jehoba, ez Satanas

Denok dugu erabakitzeko aukera: Jehoba zerbitzatu edo Satanas eta bere deabruak zerbitzatu. Ezin ditugu bi gauzak batera egin. Dudarik gabe, erabakirik zuhurrena Jehoba zerbitzatzea da.

Jehoba ona da

Aztertu dugun moduan, deabruek jendea mintzea eta engainatzea atsegin dute. Baina Jehoba ez da horrelakoa. Aita batek bere haurra maite duen bezala, gu ere asko maite gaitu. Berak «emaitza on eta dohain bikain» guztiak ematen dizkigu (Santiago 1:17). Beti gauza onak ematen dizkigu. Eta hori egiteko bere Semea gure alde eskaintzeko prest ere egon zen (Efesoarrei 2:4-7).

Jesusek, Jainkoaren Semeak, jendea maite zuela erakutsi zuen beraien gaixotasunak sendatzean

Pentsatu Jesusek, Jainkoaren Semeak, lurrean egin zituen gauzetan. Mutuek hiz egitea eta itsuek ikustea egin zuen. Lepradunak eta elbarriak sendatu zituen. Deabruak bota eta mota guztietako gaixotasunak sendatu zituen. Eta, Jainkoaren boterearekin, hildakoak ere berpiztu zituen (Mateo 9:32-35; 15:30, 31; Lukas 7:11-15).

Gu engainatzeko gezurrak esan beharrean, Jainkoak beti egia esaten digu. Ez du inoiz inor engainatzen (Zenbakiak 23:19).

Baztertu Jainkoak gorroto duena

Armiarma-sarean harrapatuta dagoen eulia bezala, milioika pertsona sineskeria eta gezurrengatik harrapatuta daude. Hildakoei beldur diete. Deabruei beldur diete. Madarikazio, iragarpen eta amuletoez kezkatzen dira. Satanasek eta bere deabruek esaten dituzten gezurrek beraien bizitza kontrolatzen dute. Baina, Jainkoaren zerbitzariak gauzak guzti hauetatik aske dira.

Jehoba Satanas baino askoz ere boteretsuagoa da. Bera zerbitzatzen baduzu, deabruengandik babestuko zaitu (Santiago 4:7). Sorginkeriek ez dute zugan eraginik izango. Esaterako, Nigerian hiru azti boteretsuk hiria utzi nahi ez zuen Jehobaren lekuko bat hiltzeko asmoz begi-gaiztoz jo zuten. Lekukoa hil ez zenez, aztietako bat izutu eta barkamena erregutu zion Lekukoari.

Efesoarrek euren magia-liburuak erre zituzten

Deabruek erasotzen bazaituzte, Jehobaren izena erabiliz berak babestuko zaitu (Esaera Zaharrak 18:10). Baina, Jainkoaren babesa nahi baduzu, espiritismoarekin eta deabruen adorazioarekin loturiko edozer guztiz baztertu behar duzu. Horixe gertatu zen antzinako Efeson Jainkoak adoratu nahi zutenekin. Beraien magia-liburu guztiak bildu eta erre egin zituzten (Eginak 19:19, 20). Gaur egun ere, Jainkoa adoratu nahi dutenek berdina egin behar dute. Amuleto, soka «babesle», magia-liburu eta ohitura espiritistekin loturiko edozerez libratu zaitez.

Jehobak nahi duen moduan adoratu

Jainkoa poztu nahi baduzu, ez da nahikoa erlijio faltsua eta gauzak txarrak egiteari uztea. Jehobak nahi duen moduan adoratzen hasi behar duzu. Bibliak zer egin behar duzun azaltzen du:

Joan bileretara (Hebrearrei 10:24, 25)

Aztertu Biblia (Joan 17:3)

Predikatu besteei (Mateo 24:14)

Otoitz egin Jehobari (Filipoarrei 4:6, 7)

Bataiatu (Eginak 2:41)

Elkartu Jehobaren lekukoekin

Pertsona batzuek Satanas eta deabruengandik datozen gauza txarrak irakatsi eta praktikatzen dituzte. Baina Jehobak gauza onak irakatsi eta praktikatzen dituen pertsona talde bat badu: Jehobaren lekukoak (Isaias 43:10). Munduan zehar, zortzi milioi Lekuko baino gehiago dago. Denak ondo dagoena egiten eta besteei egia irakasten gogor saiatzen dira. Herrialde gehienetan bilera-aretoetan aurkituko dituzu eta ongietorri beroa emango dizute.

Beraien lana besteak Jainkoa zerbitzatzen laguntzea da. Biblia zurekin gustura aztertuko dute zure etxean eta Jehoba modu egokian nola adoratu behar dugun irakatsiko dizute. Biblia-ikastaroa izatea doakoa da. Lekukoek pozik irakatsiko dizute egia, jendea eta Jehoba maite dituztelako.

Jehobaren lekukoek Jainkoa zerbitzatzen lagunduko dizute