Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Etorkizun zoragarria

Etorkizun zoragarria

Laster, Satanas eta bere deabruek ez digute kalte gehiagorik egingo

Satanas eta bere deabruek ez dute askoz ere denbora gehiagoz gizadia engainatuko. Jehobak dagoeneko zerutik bota ditu (Apokalipsia 12:9). Laster, Jainkoak Satanas eta bere deabruen aurka egingo du. Jainkoak emandako ikuskari batean, Joan apostoluak esan zuen: «Aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; lur azpiko leizeko giltza eta kate handi bat zeramatzan eskuan. Atzeman zuen herensugea, antzinako sugea –hau da, deabrua edo Satanas–, eta mila urterako lotu zuen. Leizera bota, sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen mila urteak bete arte, aurrerantzean herriak lilura ez zitzan» (Apokalipsia 20:1-3). Gero, Satanas eta bere deabruak betiko suntsituak izango dira (Apokalipsia 20:10).

Lurreko pertsona gaiztoak ere suntsituak izango dira (37. Salmoa 9, 10; Lukas 13:5).

Hildakoak berriro biziko dira!

Hildakoak lurrean berpiztuak izango dira

Satanas eta bere deabruak erditik kendu ondoren, Jehobak bedeinkapen asko ekarriko dizkio gizadiari. Gogoratu hildakoek ez dutela bizirik; ez dira existitzen. Jesusek heriotza lo egitearekin konparatu zuen, ametsik gabeko lo sakonarekin (Joan 11:11-14). Izan ere, bazekien hilda zeudenak berriro biziko ziren garaia helduko zela. Berak esan zuen: «Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren ahotsa entzungo dutena, eta hilobietatik aterako direna» (Joan 5:28, 29; konparatu Eginak 24:15).

Hildakoak lurrean berpiztuak izango dira. Pertsonak hil direla entzun beharrean, nor berpiztu den azalduko duten txosten zoragarriak entzungo ditugu! Hildako lagun eta senideak berpizten direnean, izugarrizko poza sentituko dugu berriro ongietorria ematen diegunean!