Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERANSKINA

Mesias noiz agertuko zen iragarri zuen Danielen profeziak

Mesias noiz agertuko zen iragarri zuen Danielen profeziak

DANIEL profeta Jesus jaio baino 500 urte lehenago bizi izan arren, Jainkoak Mesiasi buruzko argibideak eman zizkion. Argibide horiekin Jesus, Mesias edo Kristo izateko, noiz izango zen aukeratua jakin ahalko zen. Hau esan zitzaion Danieli: «Hauxe da jakin eta ulertu behar duzuna: Jerusalem berreraikitzeko mezua eman zenetik Mesias buruzagia agertu arte, zazpi aste igaroko dira, baita 62 aste ere» (Daniel 9:25NW).

Mesias agertuko zen garaia zehazteko, lehenengo, Mesiasi buruzko Danielen profezia noiz hasi zen betetzen jakin behar dugu. Profeziaren arabera, «Jerusalem berreraikitzeko mezua eman zene[an]» hasi zen betetzen. Noiz eman zen mezua? Nehemias biblia-idazleak dioenez, Jerusalemgo harresia berreraikitzeko mezua «Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean» eman zen (Nehemias 2:1, 5-8). Artaxerxesen erregealdiko lehen urtea K.a. 474. urtea izan zela baieztatzen dute historialariek. Hortaz, K.a. 455. urtea izan zen bere erregealdiko 20. urtea. Orain badugu, beraz, Mesiasi buruzko Danielen profeziaren hasiera-urtea: K.a. 455. urtea.

Zenbat denbora igaroko zen «Mesias buruzagia» agertuko zen garaira arte, Danielen arabera? Profeziak zioenez «zazpi aste igaroko dira, baita 62 aste ere», hau da, 69 aste. Zenbat urte irauten du denboraldi honek? Biblia-itzulpen askok, urtez osatutako asteak direla diote eta ez zazpi egunez osatutako asteak. Beraz, aste bakoitza zazpi urte dira. Urtez osatutako asteen erabilera hau, edo zazpi urte irauten duten denbora-tarteak, ohizkoak ziren antzinako juduentzat. Esaterako, zazpi urtero urte sabatikoa ospatzen zuten (Irteera 23:10, 11). Hortaz, profeziako 69 asteak, 7 urte irauten duten 69 denbora-tarte dira. Beraz, guztira, 483 urte dira.

Orain, zenbatu besterik ez dugu. Kristo aurreko 455. urtetik hasi eta 483 urteko denboraldia zenbatzen badugu, K.o. 29. urtera iristen gara. Eta hau da, hain zuzen ere, Jesus bataiatu eta Mesias bilakatu zen urtea! * (Lukas 3:1, 2, 21, 22). Ez al da apartekoa biblia-profezia hau zehatz-mehatz bete izana?

^ § 2 Kristo aurreko 455. urtetik K.a. 1. urtera, 454 urte daude. Kristo aurreko 1. urtetik K.o. 1. urtera, urte bete dago (ez dago zero urterik). Eta K.o. 1. urtetik K.o. 29. urtera, 28 urte daude. Hiru emaitza hauek batuta, 483 urteko emaitzara heltzen gara. Eta urtez osatutako 70. astean zehar Jesus hil zuten, K.o. 33. urtean (Daniel 9:24, 26).