Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. kanta

Goretsi Jehoba, gure Jainkoa!

Goretsi Jehoba, gure Jainkoa!

(145. Salmoa 12)

1. Goretsi dezagun Jauna!

Zabaldu bere izena!

Oihu egin! Eguna dator!

Arreta jarri denek bizkor!

Jehobak berak erabaki du

garaia iritsi dela,

bere semeak agindu dezan

bera baita Erregea.

(ERREPIKA)

Goretsi gure Jainkoa!

Goratu Ahalguztiduna!

2. Goretsi dezagun Jauna!

Laudatu bere izena!

Bihotzez ozen abestu!

Bai, Jehoba aldarrikatu!

Paregabea izanik ere

apala da Jaungoikoa.

Adeitsu bezain errukiorra,

beti bihotz onekoa.

(ERREPIKA)

Goretsi gure Jainkoa!

Goratu Ahalguztiduna!

(Ikusi Sal 89:28 [89:27, NW]; 105:1; Jr 33:11)