Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

14. kanta

Gauza guztiak berriak eginak

Gauza guztiak berriak eginak

(Apokalipsia 21:1-5)

1. Seinaleek argi uzten digute,

Jesus tronuan azaltzen dute.

Laster poztuko gara lurrean,

agintzen ari baita zeruan.

(ERREPIKA)

Poztu guztiok batera,

Jauna gurekin da eta!

Osatuko ditu gaixoak,

xukatuko denon malkoak.

«Berri egingo dut laster dena»

da Jehobak esana.

2. Gizakiek ikusi dezatela

distiraz beterik datorrena.

Jerusalem berri ‘ta garbia,

Jehobak eman dio argia.

(ERREPIKA)

Poztu guztiok batera,

Jauna gurekin da eta!

Osatuko ditu gaixoak,

xukatuko denon malkoak.

«Berri egingo dut laster dena»

da Jehobak esana.

3. Zoriona emango du hiriak,

izanda ateak irekiak.

Jehobaren aintza du herriak,

zabal argia, zerbitzariak!

(ERREPIKA)

Poztu guztiok batera,

Jauna gurekin da eta!

Osatuko ditu gaixoak,

xukatuko denon malkoak.

«Berri egingo dut laster dena»

da Jehobak esana.

(Ikusi Mt 16:3; Ap 12:7-9; 21:23-25 ere)