Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. kanta

Kristau eskaintza

Kristau eskaintza

(Hebrearrei 10:7, 9)

1. Unibertsoa izan zen

Jehobak egina,

zeru-lurrak dagozkio,

bertan den guztia.

Bizi-arnasa emanez

erakutsi zuen

guztiok zor diogun gurtza

zenbat merezi duen.

2. Bataiatzean Jesusek

otoitz egin zuen:

«Zure nahia bete nahi dut,

entzun, Aita, arren».

Gantzutu zuen Jainkoak

onartuz eskaintza,

esaneko izango zela

ematean hark hitza.

3. Zure aurrera gatoz gaur

zu ohoratzeko;

geure biziak bihotzez

zuri eskaintzeko.

Seme bakarra emanez

lagundu zenigun.

Zuretzako biziko gara,

gaurtik, gau eta egun.