Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

19. kanta

Jainkoak promestutako paradisua

Jainkoak promestutako paradisua

(Lukas 23:43)

1. Paradisu ezinhobea

agindu digu Jainkoak.

Bekaturik ez da izango,

agur mina ‘ta malkoak.

(ERREPIKA)

Fedez ikus dezakegu:

lur eder hau paradisu!

Kristok laster egingo du,

Jehobak hitz eman baitu.

2. Jehobaren promesa denez,

berpiztuko dira hilak.

Lur berrian izango gara,

desagertu dira minak.

(ERREPIKA)

Fedez ikus dezakegu:

lur eder hau paradisu!

Kristok laster egingo du,

Jehobak hitz eman baitu.

3. Gure Jaunak zuen promestu

paradisu bat lurrean.

Emanez guk beti eskerrak,

gurtzen dugu abestean.

(ERREPIKA)

Fedez ikus dezakegu:

lur eder hau paradisu!

Kristok laster egingo du,

Jehobak hitz eman baitu.