21. kanta
«Zorionekoak errukitsu direnak»
1. Zoriontsu ‘ta ederrak
errukitsuak direnak;
Jehobaz esaten dute:
«Errukia du bertute».
Bidali zuen Semea
eskainiz erreskatea;
ahulak garela daki
hargatik digu erruki.
2. Bedeinkatzen ditu Jaunak
barkatuz errukitsuak;
Jesu Kristori eskerrak
lortzen dituzte onurak.
Pozik azal dezakete
errukia atez ate,
«Erreinua hemen denez,
izan adore!» esanez.
3. Jehobaren maitasuna,
apalen alaitasuna;
errukitsuak direnak
barkatzen ditu Jainkoak.
Gupidatsuak izaten
saiatu, denok, hau lantzen;
eredu onak jarraituz,
egunero errukituz.