Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

24. kanta

Eduki bistan saria

Eduki bistan saria

(2 Korintoarrei 4:18)

1. Entzungo du berriz gorrak,

ikusiko du itsuak.

Alai saltoka herrena,

paradisuan barrena.

Mutuak hitz egingo du,

zaharra berriz gaztetu.

Ikus ezazu guztia

edukiz bistan saria.

2. Basamortu lehorrean,

lorez jantzita denean,

haurren abesti ederrak

beteko ditu txokoak.

Hildakoak itzartuta,

denok pozik elkartuta.

Ikus ezazu guztia

edukiz bistan saria.

3. Zekorra eta lehoia

batera haziko dira;

sugea haien ondoan,

haurtxo soil baten zainpean.

Malkorik ez da izango,

beldurrik ez da egongo,

ikus ezazu guztia

edukiz bistan saria.

(Ikusi Is 11:6-9; 35:5-7; Jn 11:24 ere)