Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

26. kanta

Ibili Jainkoarekin

Ibili Jainkoarekin

(Mikeas 6:8)

1. Ibili Jainkoarekin

apal izan zaitez;

egiaren alde egin

prestua izanez.

Besteekin ona izan,

entzun bere Hitza,

eskutik eraman zaitzan

haurtxo baten gisa.

2. Ibili Jainkoarekin

garbi izan zaitez;

‘ta heldutasunez ekin

apainduz bertutez.

Zuzen, garbi, egiazko

gauzetan pentsatuz

bizitza duzu lortuko

Jehoba alaituz.

3. Ibili Jainkoarekin

leial izan zaitez;

kontent daukazunarekin,

eskerrak emanez.

Ibili Jainkoarekin,

pozik egon beti

eta gorazarre egin

abestuz ozenki.

(Ikusi Has 5:24; 6:9; Flp 4:8; 1 Tm 6:6-8 ere)