27. kanta
Jarri Jehobaren alde
(Irteera 32:26)
1. Bihotza nahasturik genuen
erlijio faltsuan baikeunden.
Erreinuaren berri entzuten
bihotzak poztu ziren.
(ERREPIKA)
Jehobaren alde
jar zaitez tinko;
ez zaitu utziko,
ez baztertuko.
«Erreinua dator»
diogu ozen,
«aske ta bakean
bizi gaitezen».
2. Pozik zerbitzatzen dugu Jauna,
han-hemenka zabalduz mezua;
elkarrekin goratuz Jainkoa
‘ta bere izen ona.
(ERREPIKA)
Jehobaren alde
jar zaitez tinko;
ez zaitu utziko,
ez baztertuko.
«Erreinua dator»
diogu ozen,
«aske ta bakean
bizi gaitezen».
3. Ez gara Deabruaren beldur,
Jehobak zainduko gaitu, ziur,
gutxi izan arren indartsuak,
Jainkoak babestuak.
(ERREPIKA)
Jehobaren alde
jar zaitez tinko;
ez zaitu utziko,
ez baztertuko.
«Erreinua dator»
diogu ozen,
«aske ta bakean
bizi gaitezen».
(Ikusi Sal 94:14; Es 3:5, 6; Heb 13:5 ere)