35. kanta
Jehobaren pazientziari esker ona
(2 Pedro 3:15)
1. Jainko goren, boteretsua,
zuzena maite duzuna.
Bete da gaitzez mundua,
duzu bihotza mindua.
Eutsi diozu suminari,
pazientzia azalduz guri.
Jauna eskertzen dizugu,
zugan itxaropena dugu!
2. Mila urte zure begira,
egun soil bat beste ez dira.
Epaia hor bertan dago,
inoiz baino hurbilago.
Bekatuek zu mindu arren,
barkatzeaz zaude pozarren.
Zuk diguzun maitasuna
eskertzen dugu, gure Jauna.
(Ikusi Lk 15:7; 2 P 3:8, 9 ere)