Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

45. kanta

Egin aurrera!

Egin aurrera!

(Hebrearrei 6:1)

1. Egin aurrera heldutasunera!

Jainkoak nahi baitu zu trebe izatea.

Saia zaitez burutzen lan hobea,

bedeinkatuko zaitu.

Guztiok dugu zeregina,

egin Jesusen lan berdina.

Jainkoa bilatu babestu zaitzan,

zuzena defendatu.

2. Egin aurrera, bai, predikatzean!

Berri onak ausarki guztiei eraman.

Jainkoa laudatu elkarlanean,

atez ate joaten.

Gu nahi gaituzte ikaratu;

ez jo atzera, ez kikildu.

Erreinua hemen dela kontatu,

denek jakin dezaten.

3. Egin aurrera, beti aitzinera!

Trebatzen jarraitu, lan asko dago eta.

Utzi espirituak gida zaitzan

‘ta zoriontsu izan.

Maitasunez bila ezazu,

sarritan itzultzen jarraitu,

jende onaren bihotza ukitu,

aurrera egin dezan.

(Ikusi Flp 1:27; 3:16; Heb 10:39 ere)