Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

47. kanta

Zabaldu berri onak

Zabaldu berri onak

(Apokalipsia 14:6, 7)

1. Luzaroan Erreinuaren mezua

izan zen guztiongandik ezkutuan;

ondorengotzari buruzko egia

jakinarazi da ekarriz argia.

Jehoba errukitsu eta zuzenak,

barkatu nahi baitzizkigun gure akatsak,

bere semea errege jarri zuen

artalde txikiarekin bat agintzen.

2. Berri on hauek dira aspaldikoak,

ezagun izatea nahi du Jainkoak.

Aingeruek asko laguntzen digute;

beraiek ere asko gozatzen dute.

Gure ohore ‘ta betebeharra da

gogo biziz laudatzea bere izena.

Ohorea da lekuko izatea,

betiereko berriak zabaltzea.

(Ikusi Mk 4:11; Eg 5:31; 1 Ko 2:1, 7 ere)