51. kanta
Jehobari leiala izan
(Josue 23:8)
1. Jehoba, Gorena, guztiz miresgarria,
bidezkoa baita egin duzun guztia.
Zure hitz ederrak betetzen dituzu.
Jehoba leialki zerbitzatzen dugu,
aginte zintzoa estiman baitugu.
2. Oinarri sendoa du Errege aulkiak,
dotoretu dute maitasun eta egiak.
Apalak zaizkio orain gerturatu,
Jehoba leialki nahi dute goratu,
merezi duena begirunez gurtu.
3. Zeruak ezin du Bere indarra eutsi;
etsaiek, dardarka, borrokan dute etsi.
Promesa guztiak sinets ditzakegu!
Jehoba leialki laudatu nahi dugu,
zerbitzu fidela eman nahi baitiogu.
(Ikusi Dt 4:4; 30:20; 2 Erg 18:6; Sal 89:15 [89:14, NW] ere)