53. kanta
Elkartuta zerbitzatzen
(Efesoarrei 4:3)
1. Jaunak gu erakartzean,
batuz bere artaldean,
bake ‘ta elkartasuna
da lortzen duguna.
Guk dugun bakea
da pozgarria.
Lan anitz egin behar da,
gida zuzen jarraituta,
Jaunaren agindupean,
bere zerbitzuan.
2. Zuk emanda dugu, Jauna,
bat eginik pentsaera.
On izaten saiatzean
hazten da bakea.
Bake eta poza,
bai atsegina!
Bene-benetan maitatuz,
goiko bakeaz gozatuz,
Jaunak gu batuko gaitu,
betirako zaindu.
(Ikusi Mi 2:12; So 3:9; 1 Ko 1:10 ere)