Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

25. kanta

Kristauen maitasun beroa

Kristauen maitasun beroa

(Joan 13:34, 35)

1. Lege bat bete behar dugu,

kristau izan nahi badugu;

goitik dator lege bikaina,

azaltzea maitasuna.

Jesusek maitatu gintuen,

bizia eskaini zuen;

zer-nola behar dugun maitatu

honela zigun agertu.

2. Maitasuna ez da itzaltzen,

beti ahulak laguntzen.

Maitasuna jaso dugunez,

azaltzen dugu bihotzez.

Ez dago inon aurkitzerik

horrelako lagun onik.

Hau da loturarik bikainena:

maitasunaren bidea.

(Ikusi Erm 13:8; 1 Ko 13:8; St 2:8; 1 Jn 4:10, 11 ere)