Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zuzendari Batzordearen eskutitza

Zuzendari Batzordearen eskutitza

Erreinuaren berriemaile maitea:

Imajinatu Oliamendin dauden apostoluetako bat zarela. Zuen aurrean Jesus agertu berri da. Zerura igo baino lehentxeago, hauxe esaten dizue: «Espiritu santua zuen gain etortzen denean, indarra jasoko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea eta Samaria osoan, eta lurraren azken txokoraino» (Eg. 1:8). Nola erantzungo zenuke?

Agian eginkizun izugarri handi horrek beldurtu egiten zaitu. Beharbada, zeure buruari honakoa galdetuko diozu: «Nola lortuko dugu, hain gutxi izanda, lurraren bazterreraino predikatzea?». Gainera, baliteke Jesusek hil aurreko gauean emandako abisu hau gogoratzea: «Morroia ez da nagusia baina handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere. Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako» (Joan 15:20, 21). Hitz hauetan pentsatzean erraza da honakoa galdetzea: «Nola emango dut testigantza osoa hainbeste pertsekuzio eta aurkariekin?».

Gaur egun antzeko egoeran gaude. Jehobaren lekukook dugun betebeharrak «lurraren azken txokoraino» eta «herri guztietako» jendeari testigantza osoa ematea eskatzen du (Mat. 28:19, 20). Nola beteko dugu gure eginkizuna aurresandako pertsekuzioa kontuan izanda?

Apostoluen Eginak liburuan historia zirraragarri bat aurkitzen dugu. Lehen mendeko apostolu eta beste kristauek, Jehobaren laguntzarekin, beraien eginkizuna nola bete zuten kontatzen digu. Irakurtzen ari zaren liburu honek kristau haiek bizi izan zituzten gauza asko ezagutzen lagunduko dizu, baita predikatze lanaren hazkuntza azkarrak sortu zien zirrara sentitzen ere. Kristau haien eta gure arteko antzekotasunak jakiteak txundituko zaitu. Gaur egun egiten den lana eta honen antolaketa lehen mendekoaren antzekoa dela ikusiko duzu. Pasarte hauetan kontu handiz hausnartzen baduzu, argi eta garbi ikusiko duzu Jehoba bere erakundearen lurreko alderdia gidatzen ari dela eta honetan duzun konfiantza sendotuko da.

Zure alde otoitz egiten dugu Eginak liburua aztertzean Jehobaren laguntzan eta bere espiritu santuak irauteko ematen duen indarrean duzun konfiantza indartu dadin. Liburuko ikasgaiak aplikatzen dituzun heinean, «Jainkoaren Erreinuari buruzko testigantza osoa» emateko eta besteei salbamenerako bidean ibiltzen laguntzeko duzun nahia handitzea desio dugu (Eg. 28:23; 1 Tim. 4:16).

Zure anaiak,

Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordea