Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zer uste duzu?

Zer uste duzu?

Erlijio-talde kreazionista batzuek, duela milaka urte gutxi batzuk lurra eta bertan dagoen guztia 24 orduko sei egunetan sortua izan zela sinesten dute. Ateo batzuek, ostera, Jainkoa ez dela existitzen, Biblia mitoz beteriko liburua dela eta bizitza inork zuzendu gabe eta halabeharrez sortu zela defendatzen dute.

Hauek ideia kontrajarriak dira. Zer uste duzu zuk? Gehiengoak bi sinesmen hauen arteko ideiak dituzte. Jainkoaren existentziaren posibilitatea eta Bibliaren balioa onartzen dituzte. Baina, era berean, eboluzioari buruzko teoriak baieztatzen dituzten zientzialarien ikuspuntuak ere errespetatzen dituzte. Eta guraso baldin bazara, zure seme-alabei, bizitzaren jatorriaz galdetzen dutenean, nola erantzun jakin nahiko duzu.

Liburuxka honen helburua

Liburuxkaren helburua ez da erlijio-talde kreazionisten edo Jainkoarengan ez sinestea aukeratzen dutenen ikuspuntuak barregarri uztea. Aitzitik, liburuxkak zure sinesmenen oinarria aztertzera bultzatuko zaituela espero dugu. Bibliako kreazioaren narrazioa beste ikuspuntu batetik aurkeztuko dizu. Eta, honekin batera, bizitzaren jatorriari buruz sinesten duzuna zergatik den garrantzitsua azpimarratuko du.

Kreatzaile adimentsua ez dagoela eta Biblia ez dela sinesgarria diotenen baieztapenez fidatuko al zara? Edo aztertuko al duzu Bibliak benetan esaten duena? Zein irakaspenek merezi dute zure konfiantza eta fedea, Bibliakoek ala eboluzionistenek? (Hebrearrei 11:1). Utz diezaiogun errealitateari berari hitz egiten.