Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

6. ATALA

Zer irakasten digu Noeren garaiko uholdeak?

Zer irakasten digu Noeren garaiko uholdeak?

Jainkoak gaiztoak suntsitu eta Noe eta bere familia salbatu zituen. Hasiera 7:11, 12, 23

40 egun eta 40 gauez euria egin zuen eta urak lurra erabat estali zuen. Pertsona gaizto oro hil zen.

Matxinatu ziren aingeruak euren gizon-gorputzak utzi eta deabru bihurtu ziren.

Ontzi barruan egon ziren guztiek bizirik iraun zuten. Nahiz eta Noe eta bere familia denborarekin hil, Jainkoak betirako bizitzeko berpiztuko ditu.

Jainkoak berriz ere gaiztoak suntsitu eta zintzoak salbatuko ditu. Mateo 24:37-39

Satan eta bere deabruak jendea engainatzen jarraitzen dute.

Gaur egun, Noeren garaian bezala, jende askok Jehobak maitasunez emaniko argibideak baztertzen ditu. Laster, Jehobak gaiztoak suntsituko ditu.—2 Pedro 2:5, 6.

Hala ere, Jehobaren lekukoak Noeren jokabidea jarraitzen saiatzen dira. Jainkoaren esana entzun eta betetzen dute.