Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Zein da Jainkoaren nahia?

Zein da Jainkoaren nahia?

Jainkoak, gu bakean eta zoriontsu betiko bizitzea nahi du lurrean izango den paradisuan!

«Ezinezkoa da hori!» esango duzu agian. Baina Bibliak, hori Jainkoaren Erreinuak lortuko duela dio. Eta Erreinu horri buruz eta guretzat duen asmoari buruz denok ikastea da Jainkoaren nahia (Esaera Zaharrak 2:21; Isaias 9:6 [9:7NM]).

Jainkoak gure ongizatea nahi du.

Aita on batek bere haurrarentzat hoberena nahi duen bezala, gure zeruko Aitak ere gu betiko zoriontsu izatea nahi du (Isaias 48:17, 18). Bere nahia egiten dutenek «betiko» iraungo dutela promes egin du Jainkoak (1 Joan 2:17).

Jainkoak gu bere bidean ibiltzea nahi du.

Gure Sortzaileak «bere bideak erakutsi» nahi dizkigula esaten du Bibliak, «haren bidexketan ibili» gaitezen (Isaias 2:2, 3). Jainkoak «herri bat aukeratu» du bere nahia mundu osoan zehar ezagutzera emateko (Eginak 15:14).

Jainkoak bera elkartasunean adora dezagun nahi du.

Jehobaren adorazio garbiak benetako maitasunean batzen du jendea, banandu beharrean (Joan 13:35). Nor ari da irakasten leku guztietako gizon-emakumeei Jainkoa elkartasunean nola adoratu? Aurkitu ezazu erantzuna liburuxka honetan.