Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. IKASGAIA

Nor gara Jehobaren lekukook?

Nor gara Jehobaren lekukook?

Danimarka

Taiwan

Venezuela

India

Zenbat Jehobaren lekuko ezagutzen dituzu? Gutako batzuk ziurrenik zure bizilagunak, lankideak edo gelakideak gara. Edo agian zurekin Bibliari buruz hitz egin dugu noizbait. Baina nor gara? Zergatik mintzatzen gara besteekin gure sinesmenei buruz?

Pertsona arruntak gara. Jatorri eta gizarte-maila desberdinak ditugu. Gutako asko, lehen, beste erlijio batekoak ginen. Beste batzuek, berriz, ez genuen Jainkoarengan sinesten. Hala ere, Jehobaren lekuko izan aurretik, guztiok Bibliako irakaskuntzak ongi aztertzeko denbora hartu genuen (Eginak 17:11). Eta aztertutakoarekin ados izan ginenean, guk geuk Jehoba zerbitzatzeko erabakia hartu genuen.

Biblia aztertzeak on egiten digu. Mundu guztiak bezalaxe, arazo eta ahuleziei aurre egin behar diegu guk ere. Baina biblia-printzipioak bizitzan praktikan jartzen saiatzean, gure bizimoduan hobekuntza nabarmena ikusi dugu (128. Salmoa 1, 2). Horregatik, jendearekin hitz egiten dugu Biblian ikasi ditugun gauza onei buruz.

Jainkoak ontzat ematen dituen baloreen arabera bizi gara. Biblian azaltzen diren baloreek, ongizatea, besteekiko errespetua, zintzotasuna eta jatortasuna bultzatzen dute. Gainera, herritar zentzudun eta langileak izaten laguntzen digute. Hauei esker, moraltasuna eta familia-kideen arteko batasuna sendotzen da. Honetaz gain, ziur gaude «Jainkoak ez duela bereizketarik egiten». Hori dela eta, arrazakeriak edo politikak eraginik ez duen nazioarteko anaiartearen parte gara. Nahiz eta pertsona arruntak izan, guztiok batera herri berezia osatzen dugu (Eginak 4:13; 10:34, 35).

  • Zergatik esan dezakegu Jehobaren lekukook pertsona arruntak garela?

  • Zein balore ditugu Jehobaren lekukook Biblia aztertzeari esker?