Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. IKASGAIA

Zergatik argitaratu dugu biblia-itzulpen berri bat?

Zergatik argitaratu dugu biblia-itzulpen berri bat?

Kongo (Kinshasa)

Ruanda

69. Salmoa 32an (69:31, NM) Jainkoaren izena duen Simakoren itzulpen grekoaren zati bat, K.o. III. edo IV. mendea.

Hamarkadaz hamarkada, Jehobaren lekukook Bibliaren hainbat bertsio inprimatu, banatu eta erabili ditugu. Baina biblia-itzulpen berri bat argitaratzeko beharra ikusi genuen, jendeari egiaren ezagutza zehatza izaten lagunduko ziona. Izan ere, hori da Jainkoak guztiontzat nahi duena (1 Timoteori 2:3, 4). 1950. urtean, beraz, New World Translation gure biblia-itzulpenaren atal batzuk argitaratzen hasi ginen jendeak erabiltzen zuen ohiko ingelesean. Biblia-itzulpen hau zehazki itzuli dugu 120 hizkuntza baino gehiagotan. *

Ulertzeko erraza den Biblia behar zen. Hizkuntzak aldatu egiten dira denborarekin. Hori dela eta, biblia-itzulpen askok ulergaitzak eta zaharkitutako hitzak erabiltzen dituzte. Honetaz gain, eskuz idatziriko antzinako testuak aurkitu dira. Hauek, jatorrizko idazkietatik denboran gertuago daude eta zehaztasun handiagoa dute. Hauei esker, Biblia idatzi zen hebreera, arameera eta grekoa hobeto ulertu ahal izan dira.

Jainkoak esandakoari zehatz loturiko itzulpena behar zen. Jainkoak inspiraturiko idazkiak moldatu edo aldatu beharrean, biblia-itzultzaileek jatorrizko testua zehazki jarraitu behar lukete. Hala ere, biblia-itzulpen gehienetan, Jainkoaren izena, Jehoba, ez da erabiltzen.

Bere Egileari ohorea ematen dion Biblia behar zen (2 Samuel 23:2). Argitaratu dugun biblia-itzulpenak, Jehoba izena ia 7.000 aldiz erabiltzen du, antzinako Bibliek bezalaxe. Azpialdeko irudian ikusi dezakezu hori (Irteera 3:15, oharra). Urteetan zehar egindako ikerketa arduratsuari esker, Biblia honen irakurketa oso atsegina da, Jainkoaren pentsamenduak argi azaltzen baititu. Hala ere, gure biblia-itzulpena zure hizkuntzan ez baduzu ere, Biblia egunero irakurtzeko ohitura ona izan dezazun animatzen zaitugu (Josue 1:8; 1. Salmoa 2, 3).

  • Zergatik ikusi genuen biblia-itzulpen berri bat behar zela?

  • Zein ohitura izan behar genuke Jainkoaren nahia ezagutu nahi dugunok?

^ § 3 Biblia-itzulpen hau ez dugu oraindik euskaraz argitaratu. Hala ere, beste hizkuntza askotan irakur dezakezu.