Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

6. IKASGAIA

Zertan laguntzen digu gure fedekideekin elkartzeak?

Zertan laguntzen digu gure fedekideekin elkartzeak?

Madagaskar

Norvegia

Libano

Italia

Jehobaren lekukook bileretara astero-astero joaten gara. Horretarako, gutako batzuek urrutira bidaiatzen dugu. Honetaz gain, eguraldi txarrari, bizitzako erronkei edota lanegunaren ondorengo nekeari ere aurre egin behar izaten diegu. Orduan, zergatik egiten ditugu hainbeste ahalegin gure fedekideekin elkartzeko?

Bizitzako erronkei aurre egiten laguntzen baitigu. Paulok kongregazioan elkartzen garenei buruz hitz egitean, honakoa idatzi zuen: «Lagun diezaiogun elkarri» (Hebrearrei 10:24). Adierazpen honek elkar ezagutzeko beharra azaltzen du. Beraz, apostoluaren hitzek bata besteaz arduratzera bultzatzen gaituzte. Kongregazioko kideak ezagutu ahala, batzuek gure antzeko erronkak gainditu dituztela jakingo dugu. Gainera, beraien laguntzari esker guk geuk arrakasta izan dezakegula ere ohartuko gara.

Adiskidetasun estuak sortzen direlako. Gure bileretan elkartzen garenean, lagun minen artean gaude. Beste zenbaitzuetan, denbora-pasa onean elkarrekin egoten gara. Zein onura ekartzen dizkigu honek? Elkar estimatzen ikasten dugu eta gure arteko maitasun loturak estutzen dira. Honela, gure anai-arrebek arazoak dituztenean, adiskide minak garenez, laguntzeko prest egoten gara (Esaera Zaharrak 17:17). Kongregazioko kide guztiekin elkartzean, «bata besteaz arduratzen» garela erakusten dugu (1 Korintoarrei 12:25, 26).

Aukera itzazu zure lagunak Jainkoaren nahia egiten ari direnen artetik. Honelako lagunak, Jehobaren lekukoen artean aurkituko dituzu. Beraz, ez dezala ezerk oztopatu zu gurekin elkartzea!

  • Zertan laguntzen digu gure anai-arrebekin bileretan elkartzeak?

  • Noiz etorriko zara gure kongregazioko kideak ezagutzera?