Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

13. IKASGAIA

Zer da aitzindari izatea?

Zer da aitzindari izatea?

Kanada

Etxez etxe

Biblia-ikastaroa

Bakarkako biblia-ikasketa

«Aitzindari» hitza, aurretik besteei bidea zabaltzen doanari buruz hitz egiteko erabili ohi da. Jesus ere aitzindaria izan zen, lurrera bidalia izan baitzen besteei zerbitzatzeko eta salbamenerako bidea irekitzeko (Mateo 20:28). Guk ere Jesusen eredua segitzen dugu. Nola? Ahalik eta denbora gehiena igarotzen dugu jendeari Jesusen jarraitzaile izan dadin irakasten (Mateo 28:19, 20). Gutariko batzuek aitzindaritzan parte hartzen dute.

Aitzindaria predikatzeko lanera guztiz emana dago. Jehobaren lekuko guztiok berri onen emaileak gara. Hala ere, batzuek euren bizitzan aldaketak egin dituzte aitzindariak izateko eta hilero 70 ordu igarotzen dituzte predikatzen. Hau egiteko, askok lanaldi erdiko enplegua dute. Beste batzuk aitzindari berezi izateko hautatuak dira. Hauek berri-emaileen beharra handiagoa den lekuetan zerbitzatzen dute, hilero 130 ordu edo gehiago predikatuz. Aitzindariak bizimodu apala izatearekin pozik daude eta konfiantza osoa dute Jehobak beraien beharrak aseko dituela (Mateo 6:31-33; 1 Timoteori 6:6-8). Ordu kopuru hori predikatzen eman ezin dutenek, eskaera bete dezakete epe bateko aitzindariak izateko, ahal duten hilabetean 30 edo 50 ordu predikatuz.

Aitzindariaren motibazioa Jainkoari eta lagun hurkoari dien maitasuna da. Jende askok Jainkoari eta bere asmoari buruz jakiteko premia handia duela konturatzen gara, Jesus ere konturatzen zen bezala (Markos 6:34). Baina guk jendeari orain lagundu diezaioken ezagutza dugu, etorkizunerako esperantza ziurra emanez. Aitzindariak lagun hurkoari dion maitasunak bultzatuta, bere denbora eta indarrak gogotsu ematen ditu besteek berri onak ezagutu ditzaten (Mateo 22:39; 1 Tesalonikarrei 2:8). Honen ondorioz, bere fedea indartu, Jainkoarengana hurbildu eta zoriontsuagoa da (Eginak 20:35).

  • Azaldu zer den aitzindari izatea.

  • Zein da aitzindarien motibazioa?