Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

21. IKASGAIA

Zer da Betel?

Zer da Betel?

Arte Saila, Estatu Batuak

Alemania

Kenya

Kolonbia

Betel izen hebrearrak «Jainkoaren etxe» esan nahi du (Hasiera 28:17, 19). Horregatik, munduan zehar Jehobaren lekukoek dituzten eraikinei deitzeko izen egokia da hau. Hauetan, predikatze-lana zuzendu eta bultzatzen da. Zuzendari-batzordea New Yorken (Estatu Batuak) dagoen egoitza nagusian dago. Handik, lurralde askotako sukurtsaletako lana gainbegiratzen du. Beteletan lan egiten dutenek, familia bat osatzen dute: lan egin, bizi, otorduak eduki eta Biblia aztertu, elkarrekin egiten dute. Hau dela eta, bertako kideek Betel familia deritzona osatzen dute (133. Salmoa 1).

Leku berezi honetan, familia-kide bakoitzak norbere burua alde batera uzten du. Betel bakoitzean, Jehobarekin harreman estua duten gizon-emakumeak bizi dira. Hauek, beraien denbora osoa ematen dute Jainkoaren nahia betetzen eta bere Erreinuaren interesen alde egiten (Mateo 6:33). Hauetariko inork ez du soldatarik jasotzen. Baina guztiei ematen zaie bizilekua eta jana, baita beraien gastuentzako diru-laguntza ere. Betelgo kide bakoitzak du zeregin jakin bat: bulego, sukalde edo jangelan, inprimategian edo koadernaketa lantegian, etxebizitzak edo arropak garbitzen edota mantentze-lanetan, besteak beste.

Lan ugari egiten den leku honetan, predikatze-lana bultzatzen da. Betel bakoitzaren helburua, Bibliaren mezua ahalik eta pertsona gehienei eskuragarri egitea da. Honen adibide argia da eskuan duzun liburuxka hau. Zuzendari-batzordearen gidaritzapean izan da idatzia, elektronikoki munduan zehar dauden ehunka itzulpen-talderi bidalia, zenbait Beteletan abiadura handiko prentsetan inprimatua eta 110.000 kongregazio baino gehiagori igorria. Prozesu honen pauso bakoitzean, Betel familiek ezinbesteko laguntza ematen diote premia handiena duen zereginari: berri onak zabaltzeko lana (Markos 13:10).

  • Nortzuk bizi dira Betelen eta nola asetzen zaizkie dituzten beharrizanak?

  • Zein premiazko zeregin bultzatzen da Betel bakoitzak egiten duen lanari esker?