Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

28. IKASGAIA

Zer aurkitu dezakezu gure webgunean?

Zer aurkitu dezakezu gure webgunean?

Frantzia

Polonia

Errusia

Jesukristok honakoa esan zien bere jarraitzaileei: «Zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten» (Mateo 5:16). Hori lortzeko, punta-puntako teknologia erabiltzen dugu, Internet barne. Gure webgunea, jw.org, Jehobaren lekukoon sinesmen eta jarduerei buruz online dagoen informazio-iturri ofiziala da. Zer aurkitu dezakezu bertan?

Bibliak ohiko galderei ematen dizkien erantzunak. Jendeari sortzen zaizkion galderen erantzunak aurkituko dituzu. Esaterako, Amaituko ote da inoiz sufrimendua? eta Ba al dago itxaropenik hildakoentzat? esku-orriak 600 hizkuntza baino gehiagotan online daude eskuragarri. Monde Nouveau edo Nuevo Mundo biblia-itzulpena ere 130 hizkuntza baino gehiagotan aurkituko duzu. Gainera, Biblia ikasteko hainbat argitalpen daude, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua eta La Tour de Garde edo La Atalaya eta Réveillez-vous ! edo ¡Despertad! aldizkariak, esaterako. Hauetariko asko online irakurri edo entzun daitezke eta MP3, PDF edo EPUB formatu ezagunetan jaitsi ditzakezu. Gainera, gai hauetan interesaturik dagoen norbaitentzat orrialde batzuk bere hizkuntzan ere inprima ditzakezu. Honetaz gain, bideo-argitalpenak zeinu hizkuntza desberdinetan daude eskuragarri. Eta Bibliaren irakurketa dramatikoak, musika ederra eta antzerkiak ere jaitsi ditzakezu, zure aisialdian hauetaz gozatzeko.

Jehobaren lekukooi buruzko informazio fidagarria. Mundu osoan egiten dugun lanari buruzko azken berriak eta bideoak aurki ditzakezu. Honetaz gain, Jehobaren lekukookin zerikusia duten gertakariak, baita ezbeharrak jotzen dietenei laguntzeko egiten ditugun ahaleginak ere topatuko dituzu. Gainera, gure sukurtsalekin harremanetan jartzeko informazioa eta biltzarrei buruzko berriak ere aurkituko dituzu bertan.

Baliabide honi esker, egiak munduko txoko eta kantoi urrunenetan ere dir-dir egitea lortzen dugu. Izan ere, kontinente denetako jendea ari da jw.org erabiltzen, baita Antartikakoa ere. Mundu osoan «Jaunaren mezua bizkor zabal dadin» eskatzen dugu otoitzean Jehobaren ohorerako (2 Tesalonikarrei 3:1).

  • Nola laguntzen du jw.org webguneak jende gehiagok Bibliako mezua ikas dezan?

  • Zein informazio bilatu nahi duzu gure webgunean?