Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

14. IKASGAIA

Lur zabalean aginduko duen Erreinua

Lur zabalean aginduko duen Erreinua

Ba al dakizu zein Erreinuri buruz hitz egiten ari garen?... Bai, Jainkoaren Erreinuari buruz. Erreinu honek lurra paradisu bihurtuko du. Jakin nahi al duzu gehiago Erreinu honi buruz?...

Erreinu bakoitzak erregea dauka. Honek bere lurraldean bizi diren pertsonengan agintzen du. Ba al dakizu nor den Jainkoaren Erreinuko erregea?... Jesukristo. Bera zeruan bizi da. Laster, lurrean biziko diren guztion Errege izango da! Jesukristok lur zabalean agindutakoan, zoriontsu izango garela uste al duzu?...

Paradisuko zein gauzen zain zaude gogotsu?

Oso zoriontsu izango gara! Paradisuan ez da borrokarik ez gerrarik izango. Denok elkar maiteko dugu. Inor ez da gaixotuko, ezta hilko ere. Itsuek ikusi egingo dute, gorrek entzun, eta ibili ezin direnek, korrika eta saltoka ibiliko dira. Guztiek janari ugari izango dute. Animaliak gizakiokin eta elkarren artean bakean biziko dira. Hildakoak berriro biziko dira. Hauen artean, liburuxka honetan ezagutu ditugun gizon eta emakume asko, Rebeka, Rahab, Dabid eta Elias adibidez, izango dira! Ezagutu nahi al dituzu berpiztuak izaten direnean?...

Jehobak maite zaitu eta zu zoriontsu izatea nahi du. Jehobari buruz ikasten eta berak esandakoa egiten jarraitzen baduzu, paradisu zoragarrian betiko biziko zara! Hori al da nahi duzuna?...

IRAKURRI ZURE BIBLIAN