Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Hau ote zen Jainkoaren helburua?

Hau ote zen Jainkoaren helburua?

EGUNKARIAN, telebistan, irratian eta Interneten delitu, gerra eta terrorismoaren berri izaten dugu. Agian gaixotasunen batengatik edo maite duzun norbait hil egin delako sufritzen ari zara.

Galdetu zeure buruari:

  • Bizimodu hau nahi ote zuen Jainkoak niretzat eta nire senideentzat?

  • Non aurkitu dezaket nire arazoei aurre egiteko laguntza?

  • Egongo ote da noizbait benetako bakea?

Bibliak galdera hauentzako erantzun fidagarriak ematen ditu.

JAINKOAK LURREAN GAUZA HARRIGARRIAK EGINGO DITUELA ERAKUSTEN DU BIBLIAK

  • Jendeak ez du gehiago sufrimendurik izango eta ez da zahartuko, ezta hilko ere (Apokalipsia 21:4).

  • «Oreinak bezala salto egingo du herrenak» (Isaias 35:6).

  • «Itsuek ikusi egingo dute berriro» (Isaias 35:5).

  • Hildakoak berpiztu egingo dira (Joan 5:28, 29).

  • Inor ez da gaixotuko (Isaias 33:24).

  • Guztiontzako janaria egongo da (72. Salmoa 16).

BIBLIAK LAGUNDU ZAITZAKE

Liburu honetako lehen orrialdeetan ikusi duzuna ametsa besterik ez dela pentsatzea normala da. Baina Jainkoak aldaketa horiek laster egingo dituela promestu du eta Bibliak nola egingo dituen azaltzen digu.

Bibliak hori baino gehiago egiten du. Zoriontsu izateko eta bizitzaz gozatzeko zer egin behar dugun adierazten digu. Pentsa ezazu une batez zure kezketan. Agian diruak, familiak, osasunak edo maite duzun norbaiten heriotzak arduratuko zaitu. Bibliak arazoei aurre egiten lagundu eta honako galderei erantzunez kontsolatu zaitzake:

Liburu hau irakurtzen aritzeak Bibliak irakasten duena jakin nahi duzula adierazten du. Liburu honek lagunduko dizu. Paragrafoentzako galderak daude. Hauek Biblia hobeto ulertzen lagunduko dizute. Milioika lagunek gustura aztertu dute Biblia Jehobaren lekukoekin. Zuk ere hala egitea espero dugu. Bibliak gauza asko irakatsiko dizkizu. Jainkoak bedeinka ditzala horiek ulertzeko egiten dituzun ahaleginak!