Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. PASARTEA

Jainkoak zeru-lurrak egin zituen

Jainkoak zeru-lurrak egin zituen

Jehoba gure sortzailea da. Guztia egin zuen, ikusi ditzakegun gauzak, baita ikusi ezin ditugunak ere. Ikusten ditugunak egin aurretik, aingeru pila bat egin zituen. Ba al dakizu zer diren aingeruak? Jehobaren zerbitzariak dira, bere antzekoak. Ezin ditugu ikusi, Jainkoa ikusi ezin dugun bezalaxe. Jehobak sortu zuen lehenengo aingerua bere laguntzaile egin zuen. Aingeru honek Jehobari lagundu zion izarrak, planetak eta beste gauza guztiak egin zituenean. Horietariko planeta bat lurra da, gure etxe zoragarria.

Ondoren, Jehobak lurra prestatu zuen animaliak eta gizakiak bertan bizitzeko. Eguzki izpiek lurra argitzea egin zuen. Mendiak, itsasoak eta ibaiak ere egin zituen.

Zer gertatu zen gero? Jehobak esan zuen: «Belarra, landareak eta zuhaitzak egingo ditut». Eta horrela, mota askotako fruitu, landare eta loreak hazten hasi ziren. Ondoren, Jehobak animalia guztiak egin zituen: hegan, igerian, arrastaka eta lau hankan ibiltzen direnak. Batzuk txikiak egin zituen, untxiak, adibidez, eta beste batzuk handiak, elefanteak bezalakoak. Zein da gehien gustatzen zaizun animalia?

Gero, Jehobak esan zion lehenengo aingeruari: «Egin dezagun gizakia». Gizakiak eta animaliak ez ziren berdinak izango. Gizakiek gauzak asmatu ahal izango zituzten, baita hitz egin, barre egin eta otoitz egin ere. Lurra eta animaliak ere zainduko zituzten. Ba al dakizu nor izan zen lehenengo gizona? Ikus dezagun.

«Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen» (Hasiera 1:1).