Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. PASARTEA

Babelgo dorrea

Babelgo dorrea

Behin uholdea pasata, Noeren semeek eta hauen emazteek haur ugari izan zituzten. Familiak hazi egin ziren lurreko leku desberdinetara zabalduz Jehobak agindu zien bezala.

Baina familia batzuek ez zuten Jehoba obeditu. Hau esan zuten: «Eraiki dezagun hiri bat eta bertan gelditu gaitezen. Zeruraino iritsiko den dorre altu-altua egingo dugu. Horrela ospetsu egingo gara».

Jehoba ez zegoen pozik egiten ari zirenarekin, beraz, geldiaraztea erabaki zuen. Ba al dakizu nola? Bat-batean jendeari hizkuntza desberdinetan hitz eginarazi zion! Ezin zutenez elkar ulertu, eraikitzeari utzi behar izan zioten. Hiri hura Babel izenaz izan zen ezaguna. Izen honek «nahasketa» esan nahi du. Jendea handik joan eta lur osoan bizitzen hasi zen. Baina bizi ziren leku berrietan gauza txarrak egiten jarraitu zuten. Ba ote zegoen oraindik Jehoba maitatzen zuenik? Hurrengo kapituluan jakingo dugu.

«Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu» (Lukas 18:14).