Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

8. PASARTEA

Abraham eta Sarak Jainkoaren esana egin zuten

Abraham eta Sarak Jainkoaren esana egin zuten

Babeldik ez oso urrun, Ur izeneko hiria zegoen. Bertako jendeak Jehoba gurtu beharrean, beste jainko asko gurtzen zituen. Hala ere, bazegoen han Jehoba zerbitzatzen zuen gizona. Bere izena Abraham zen.

Jehobak hau esan zion Abrahami: «Utzi zure etxea nahiz senideak eta joan zaitez erakutsiko dizudan lurraldera». Ondoren, Jainkoak honakoa promestu zion: «Nazio handi bihurtuko zara eta zure bitartez mundu osoko jende askoren alde gauza onak egingo ditut».

Abrahamek ez zekien nora bidaliko zuen Jehobak, baina berarengan konfiantza zuen. Abraham, Sara bere emaztea, Terah bere aita eta bere iloba Lot esanekoak izan ziren. Beraz, gauzak bildu eta bidaia luzea hasi zuten.

Abrahamek 75 urte zituen bere familiarekin batera Jehobak erakutsi nahi zien lurraldera iritsi zenean. Kanaan izena zuen lurraldeak. Bertan, Jainkoak Abrahamekin hitz egin zuen promes hau eginez: «Ikusten duzun lurralde guzti hau zure seme-alabei emango diet». Baina Abraham eta Sara zahartuta zeuden eta ez zuten haurrik. Nola beteko zuen, orduan, Jehobak bere promesa?

«Fedeari esker, Abraham [...] Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere» (Hebrearrei 11:8).