Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

9. PASARTEA

Seme bat azkenik!

Seme bat azkenik!

Abraham eta Sarak urte asko zeramatzaten ezkonduta. Ur hirian zuten etxe erosoa utzi eta, orain, oihal-etxola batean bizi ziren. Baina Sara ez zen kexatzen, bazekielako Jehobak eskatutakoa beraien onerako zela.

Sara haurrak izateko irrikan zegoen. Horregatik, hau esan zion Abrahami: «Agar nire zerbitzariak zurekin haurrik badu, nirea balitz bezala hartuko dut». Denbora pasata, Agarrek seme bat izan zuen. Bere izena Ismael zen.

Urte asko igaro ondoren, Abrahamek 99 urte eta Sarak 89 urte zituztenean, hiru bisitari etorri zitzaizkien. Abrahamek zuhaizpean atseden hartzera eta elkarrekin otordua egitera gonbidatu zituen. Ba al dakizu nortzuk ziren bisitari hauek? Aingeruak ziren! Hau esan zioten Abrahami: «Datorren urtean, garai honetarako, zuk eta zure emazteak seme bat izango duzue». Sara oihal-etxola barruan entzuten ari zitzaien. Bere artean barre egin eta pentsatu zuen: «Haurrik izaterik ote dut hainbeste urte izanda?».

Hurrengo urtean, Sarak semea izan zuen Jehobaren aingeruak promestu zuen bezalaxe. Abrahamek Isaak izena ipini zion, «irria» esan nahi duena.

Isaakek bost bat urte zituenean, Ismael burla egiten aritzen zitzaiola ikusi zuen Sarak. Semea babestu nahi zuenez, Abrahamengana jo eta Agar eta Ismael handik bidaltzeko eskatu zion. Hasieran, Abrahamek ez zuen hori egiteko asmorik. Baina, Sarak bezala, Jehobak ere Isaak babestu nahi zuen. Hortaz, Abrahami esan zion: «Egiozu jaramon Sarari. Ismael zainduko dut, baina Isaaken bidez beteko dut nire promesa».

«Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, [...] hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen» (Hebrearrei 11:11).