Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

65. PASARTEA

Esterrek bere herria salbatu zuen

Esterrek bere herria salbatu zuen

Ester Susa hiri persiarrean bizi zen neskatxa bat zen. Nabukodonosorrek bere arbasoak Jerusalemdik eraman zituen urte asko lehenago. Bere lehengusu Mardokeok, Persiako Asuero erregearen zerbitzariak, hazi zuen.

Asuero erregeak erregina berri bat nahi zuen. Beraz, bere zerbitzariek lurraldeko emakumerik ederrenak eraman zizkioten, hauen artean Ester. Denen artetik, erregeak Ester aukeratu zuen erregina izateko. Mardokeok, orduan, judutarra zela ez esateko adierazi zion Esterri.

Haman izeneko gizon harroa buruzagi guztien nagusia zen. Jende guztia bere aurrean belaunikatzea nahi zuen. Baina Mardokeo ez zenez makurtzen, bera hil nahi izateraino haserretu zen. Mardokeo judua zela jakin zuenean, Hamanek judu guztiak hiltzeko trikimailua asmatu zuen. Honakoa esan zion erregeari: «Judutarrak arriskutsuak dira. Beraietaz libratu behar duzu». Asuerok erantzun zion: «Egizu nahi duzuna». Orduan, lege berria egiteko boterea eman zion. Hortaz, Hamanek Adar hilaren 13⁠an judu guztiak hiltzeko zioen legea egin zuen. Baina Jehoba hau guztia ikusten ari zen.

Esterrek ez zekienez ezertxo ere legeari buruz, Mardokeok legeak zioena bidali zion honakoa ere esanez: «Zoaz eta hitz egizu erregearekin». Esterrek orduan: «Deitua izan gabe erregearengana joaten dena hil egiten dute eta erregeak ez nau 30 egunez gonbidatu. Baina joango naiz. Bere errege-makila luzatzen badit, biziko naiz, bestela, hil egingo naute».

Ester jauregi barneko atarira joan zen eta Asuerok, ikusi bezain pronto, errege-makila luzatu zion. Erregina gerturatu zenean, erregeak galdetu zion: «Zer egin dezaket zure alde, Ester?». Honek erantzun zion: «Zu eta Haman afari batera gonbidatu nahi zaituztet». Afarian zehar, Esterrek hurrengo egunerako beste afari batera gonbidatu zituen. Honetan, erregeak galdetu zion berriz: «Zer egin dezaket zure alde?». Esterrek erantzun: «Norbait nire herria eta ni hil nahian dabil. Salba gaitzazu, arren». Erregeak, orduan, galdetu zion: «Nork hil nahi zaitu?». Erreginak erantzun: «Gizon maltzur honek, Hamanek!». Asuerok, haserre bizian, Haman hil zezaten agindu zuen.

Baina inork ezin zuen Hamanen legea ezeztatu, ezta erregeak ere. Beraz, Asuerok Mardokeo buruzagien nagusi egin zuen eta lege berria egiteko boterea eman zion. Juduei euren burua defendatzeko baimena ematen zien lege honek. Beraz, Adar hilaren 13⁠an, judutarrek etsaiak garaitu zituzten. Garaipen hau urtero ospatu zuten handik aurrera.

«Agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean» (Mateo 10:18).