Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

76. PASARTEA

Jesusek tenplua garbitu zuen

Jesusek tenplua garbitu zuen

Jesus Jerusalemera joan zen 30. urteko udaberrian. Jende asko etorria zen hirira Pazkoa ospatzera. Jaian zehar animaliak eskaintzen ziren tenpluan. Batzuek etxetik eramandako animaliak eskaintzen zituzten, baina beste batzuek Jerusalemen bertan erositakoak.

Tenplura joan zenean, Jesusek jendea animaliak saltzen ikusi zuen. Dirua egiten ari ziren Jehobaren adorazio etxean bertan! Zer egin zuen Jesusek, hortaz? Soka batzuekin zartailu edo latigo bat eginez, ganadua tenplutik kanpora bota zuen. Gainera, diru-trukatzaileen mahaiak irauli eta txanpon guztiak sakabanatu zituen lurrean. Uso-saltzaileei, berriz, honakoa esan zien: «Kendu hemendik hau dena! Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe!».

Jesusek tenpluan egin zuena ikusi zutenak txunditurik zeuden. Orduan, bere jarraitzaileek Mesiasi buruzko profezia gogoratu zuten: «Maitasun sendoa izango dut Jehobaren etxearengatik».

Geroago, 33. urtean, Jesusek bigarren aldiz garbitu zuen tenplua. Ez zion inori utzi bere Aitaren etxeari errespetu faltarik izaten.

«Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan» (Lukas 16:13).