Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

82. PASARTEA

Jesusek ikasleei otoitz egiten irakatsi zien

Jesusek ikasleei otoitz egiten irakatsi zien

Fariseuek egiten zuten dena jendea txunditzeko zen. Adibidez, gauza onen bat egiten bazuten, besteek ikusteko izaten zen. Jende asko zegoen lekuetan egiten zuten otoitz. Gainera, otoitz luzeak ikasten zituzten sinagoga eta kale kantoietan errepikatu eta denek entzun zitzaten. Beraz, jendea harrituta gelditu zen Jesusek esan zienean: «Ez egin otoitz fariseuek bezala. Beraien hitz ugariek Jainkoa txundituko dutela uste dute, baina ez da hala. Otoitza Jehoba eta zuen artekoa da. Ez ibili gauza berdinak esan eta esan. Jehobak barruan sentitzen duzuena berari azaltzea nahi du».

Horrela otoitz egiteko esan zien: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zure izena. Etorrarazi zure erregetza. Betearazi lurrean zure nahia, zeruan betetzen den bezala». Zer gehiago eskatu zezaketen otoitzean? Eguneroko janaria izateko eta bekatuak barkatzeko. Gainera, zituzten kezkei buruz ere egin zezaketen otoitz.

Jesusek esan zuen: «Ez utzi inoiz otoitz egiteari. Jarraitu zuen Aitari, Jehobari, gauza onak eskatzen. Guraso guztiek beraien haurrei gauza onak eman nahi dizkiete. Hortaz, semeak ogia eskatzen badizue, harria emango al diozue? Arraina eskatuz gero, sugea emango al diozue?».

Ondoren, Jesusek irakatsi nahi zuena azaldu zien: «Zuen seme-alabei opari politak ematen badizkiezue, zuen Aitak, Jehobak, arrazoi gehiagorekin emango dizue espiritu santua! Eskatu besterik ez duzue». Jarraitzen al duzu Jesusen aholkua? Zeri buruz egiten diozu otoitz Jehobari?

«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue» (Mateo 7:7).