Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

1. atalaren sarrera

1. atalaren sarrera

Biblia zeru-lurren sorkuntzari buruzko kontakizunarekin hasten da, Jehobak sortu zituen gauza ederretan erreparatu dezagun. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu kreazioan dagoen aniztasuna ikusten. Nabarmendu ezazu Jainkoak animalien gainetik egin zituela gizakiak, hitz egiteko, arrazoitzeko, gauzak sortzeko, abesteko eta otoitz egiteko gaitasunak emanez. Lagundu haurrei Jehobak duen boterea, jakinduria eta, batez ere, bere sorkuntzari dion maitasuna estimatzen, guri diguna azpimarratuz.

ATAL HONETAN

1. PASARTEA

Jainkoak zeru-lurrak egin zituen

Bibliak Jainkoak zeru-lurrak egin zituela azaltzen du. Zergatik sortu zuen aingeru bat beste guztia baino lehen?

2. PASARTEA

Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen

Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen eta Edengo baratzean jarri zituen. Familia izan eta lurra paradisu bilakatu ahalko zuten.